euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 79 2006/03 »  Txisteak

Txisteak

Bilbotar bat taberna batean dago, eta Coca Cola makinara joaten da. Euroko txanpona sartzen du, eta Coca Cola bat ateratzen zaio. Beste txanpon bat ateratzen du, makinan sartu, eta beste Coca Cola bat ateratzen zaio. Ordu eta erdi geroago, beraren lagun bat sartzen da tabernara, eta esaten dio:

– Benga, goazen! Berandu gabiltza!

– Utzi bakean, orain bolada ona dut eta!


Ume bati, euliak hiltzen ari dela, aita etortzen zaio, eta esaten dio:

– Zenbat euli hil dituzu?

– Bost eme eta hiru ar.

– Nola dakizu hori?

– Bost euli ispiluari begira zeudelako eta beste hirurak garagardo botilaren barruan.
Laura Montero LHko 6.A, Mundaiz.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena