euskaraz.net
Ekologia: hontza

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 79 2006/03 »  Ekologia: hontza

Ekologia

Hontza: gauaren jaun eta jabea
Hegada bortitz bat, edo garrasi indartsu bat: horra hegazti hauen seinale bakarra


Mugimendu isileko hegaztiak dira. Lumatza ugari bezain leuna dute, airearekiko marruskadura saihesteko baliagarri zaiena. Ez dute alferrikako mugimendurik egiten, etsaiek harrapa ez ditzaten.

Bizkaian, Mungia aldeko paisaiaren zati dira hontzak. Apo-hontza eta hontza ertaina dira gure artean ohikoenak. Neguan emigratu egiten badute ere, beren kanta leun eta gozoak entzun daitezke udaberrian,

Gaueko ehiztariak

Gau-ehiztari ziurrenak dira. Ugaztun txikiak, intsektuak, untxiak eta tamaina txikiko harrapakinak hartzen dituzte elikatzeko. Ez dira ikusten errazak; hontza zuria da gure artean ikusiena, ugariena baita, eta kanpandorretan eta baserri zaharretako teilatu hautsietan gordetzen dira maiz. Zailak dira ikusteko, baina beren arrastoak nonahi ikus daitezke.

Hontzen kamuflaje sistema

Bi begi laranja handi dituzte, eta, begien gainean, belarriak diruditen lumak. Luma horiek aurpegiaren biribiltasuna apurtzen dute, eta adar baten antza eman. Hegazti hauen entzumena gizakiarena baino ehun aldiz handiagoa da; izan ere, haien aurpegiaren forma biribilak antena parabolikoaren funtzioa betetzen du, eta entzumena fintzen laguntzen die horrek.

Zantzu txarreko hegaztia

Heriotzarekin lotzen den animalia da hontza. Esate baterako, baserri batean gaixo bat baldin badago, eta hontzaren bat hurbiltzen bada bertara, gaixoa hiltzea edo okertzea omen dakar. Zantzuak zantzu, liluragarria da hontzaren edertasuna.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena