euskaraz.net
Ikasleak idazle: Zu ikustean...

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 79 2006/03 »  Ikasleak idazle: Zu ikustean...

Ikasleak idazle

Zu ikustean…
Zu ikustean nire bihotzak abiada hartzen du, eta zurekin hitz egitean, beste mundu batean egongo banintz bezala sentitzen naiz, oso gustura.

Badakit ez dudala zurekin ateratzeko inongo aukerarik; baina, hala ere, zure ondoan egoten saiatzen naiz, sentimendu hartara pixka bat hurbiltzeko.

Zure irribarreak ezin dira diruaren truke aldatu, hain dira ederrak… eta zure begiek edozein pertsona maitemintzen dute, eta begirada bakar batez, gainera.

Zu ez zara izaki bizidun arrunt bat, horrelakorik ez dagoelako: ederra, alaia, bihotz onekoa, jatorra, eskuzabala, eta abar.

Zugan pentsatzean, amets sakon eta eder batean murgiltzen naiz; amets hori askotan amaitzen da iratzargailuak jotzean edo aitak afaltzera joateko deitzean, baina merezi du, bost segundo baldin badira ere. Bost segundo horiek bizitzako unerik onenetarikoak izaten dira, eta ezin daitezke ahaztu.

Zu bizitza honetan gertatu zaidan gauzarik onena zara, nahiz eta zuk ez jakin.

Zu ahazten bazaitut, bizitza honek ez du zentzurik izango, zu baitzara nire bizitza polit egiten duena, eta bizitzeko arrazoia eskaintzen duena.

Zurekin egon nahiko nuke, eta horixe adierazi nahi dizut eskutitz honen bidez, nahiz eta itxaropen handirik ez izan.

Maitasun osoz.
Jon Ganuza

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena