Ikasleak idazle
|
|
Badatoz zenbakiak
|
Fredson Barba ezaguna da naturaz gaindiko zenbaki-estimaziorako duen ahalmenarengatik. Mendian dabilela, artzain bat topatzen du, eta berarekin dibertitzea erabakitzen du Barbak:
–Lan bakartia, ezta?
–Edozer emango nuke ondo pasatzeagatik!
–Artaldean dauden ardiak kalkulatzen badizkizut, emango al didazu haietako bat?
Artzainak onartu egiten du proposamena, eta 247 ardi dituela esaten dio kalkulatzaileak. Artzainak baieztatu egiten du hori, eta, kalkulatzailea bere ardiarekin zihoanean...
–Itxaron –esaten dio artzainak–. Emango al zenidake errebantxa hartzeko aukerarik?
–Noski.
–Ba, zer iruditzen zaizu zure lanbidea asmatzen badut?
Fredsonek onartu egiten du, eta artzainak esaten dio:
–Zu Fredson Barba kalkulatzaile famatua zara.
–Asmatu egin duzu, baina ez dut ulertzen nola. Zenbaki-kontutan ona den edonork asmatuko luke.
–Bai, baina zeu zara 247 ardietatik zakurra eramango lukeen bakarra.
|
|
Ainhoa Arribasek itzulia. Testua Cuadernos de Pedagogía aldizkaritik hartua eta egokitua, 351. zb
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|