Irakurritakoak
|
|
Frankestein
Idazlea: Mary Shelley
Argitaletxea: Noski saila
Itzultzailea: Aitor Arana
132 orrialde |
Roger Ackroyden hilketa
Idazlea: Agatha Christie
Argitaletxea: Igela
Itzultzailea: Ainhoa Eder
|
Victor eta munstroa dira liburu honen protagonista nagusiak. Victorren desioa da aurkikuntza zientifiko handiren bat egitea. Ikasketak burututa, bere desioa lortzen du, eta, animali zati asko pilatuz, beste izaki bat sortzen du: munstro bat! Munstroa bihotz onekoa da, baina Victorrek alde batera uzten du, hark duen itxura beldurgarriarengatik. Ondorioz, bakardadearen eraginez, izaki mespretxagarri bilakatzen da, eta inguruan dituen pertsonak zein Victorren senideak akabatzen ditu. Liburuak, beldurrezkoa izan arren, bakardadea hartzen du gaitzat. Gai hori esparru askotan aurki daiteke gure gizartean; ikastetxeko lagunen artean gerta daiteke, adibidez. Liburua ona dela uste dut. Erakusten du bakardadeak ez duela inora eramaten, antzinako mito bat izan arren. Bestalde, filmak erakusten du zorte handia dugula dauzkagun lagunak izatearekin. Anima zaitez!
Patricia Morcillo DBHko 3. maila
|
James Sheppar doktorea Ackroyd jaunaren etxera gonbidatu dute afaltzera. Afaria amaitu eta gero, bere etxera itzuli da Sheppard doktorea. Bat-batean, telefono-dei bat jaso du. Roger Akcroyd jauna hil egin dute. Berriz ere, Fernely Parkera abiatzen da. Zoritxarrez, jasotako deia egiazkoa zen. Une horretatik aurrera, susmagarri bihurtzen dira gau hartan afaltzen egondako guztiak. Horietaz gain, ezin ahaztu Ralph Paton kapitain jauna, Roger Ackroyd jaunaren semeordea, desagerturik dagoena. Flora Acroyd andereñoak Hercule Poirot jaunaren zerbitzuak kontratatzen ditu kasua argitzearren. Handik aurrera, bata bestearen atzetik datoz galderak: nor da hiltzailea? Denek egia esaten dute? Badute ezer ezkutatzekorik? Zergatik hil zuten Roger Ackroyd jauna? Liburua intrigaz eta misterioz josirik dago; azken orriraino ezin izango duzu misterioa argitu.
Sara Iglesias La Asunción-Miracruz.
|
|
|
Lapurren burua
Idazlea: Cornelia Funke
|
Atxiki sekretua
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Elkar
|
Istorio honek bi anaia ditu protagonistatzat: Bonifacio eta Prospero. Umezurtzak dira, eta beren izeba Estherrekin bizi dira. Izebak, baina, banatu egin nahi ditu, eta, ondorioz, Veneziara alde egitea erabakitzen dute bi anaiek. Han, lagun berezi batzuk ezagutzen dituzte; bereziak, lapurrak direlako. Izebak, bi anaiek alde egin dutela konturatzean, detektibe bat kontratatzen du, Victor izenekoa. Bok eta Prosperok zinema zahar batean pasatzen dituzte gauak lapurrekin, baita lapurren buruarekin ere. Gure lagunak taldean sartzen dira, eta zurezko hego bat lapurtzea izango da beren lehen lana. Liburua abenturaz beteta dago. Zer gertatuko da Victorrekin? Eta gure lagunekin? Jakin nahi baduzu, zoaz oraintxe bertan liburutegi edo liburudenda batera, eta irakur ezazu! Niri asko gustatu zaidan liburua da.
Loren Barrantes. La Asunción Ikastetxea – DBHko 2.B
|
Liburua asko gustatu zait. Erraz irakurtzen da, eta marrazkiak oso politak eta bitxiak dira. Liburu honetan, Graziana eta Joana dira pertsonaia nagusiak. Gainerako pertsonaiak hauek dira: Mikel (Joanaren anaia), June (Joanaren lagun mina), Joanaren gurasoak, eta istorioetako sorginak. Istorioa antzinean eta orainaldian gertatzen da. Graziana iraindu egiten dute Mikelek eta bere lagunek –sorgina eta abar deituz–, atso zahar bat delako, eta bakarrik bizi delako. Baina Joana izeneko neskato batek ez du gauza bera pentsatzen, eta, horregatik, Grazianaren etxera joaten da, hura ezagutu nahian. Handik aurrera, Joanari sorginen istorioak kontatzen hasiko zaio Graziana. Hiru urte pasatuta, Grazianak, hilzorian dagoela, hiru sekretu kontatzen dizkio Joanari, eta beraren dohainak eman: “sorginen dohainak” eta antzinera bidaiatzeko aukera. Azkenean, Graziana hil egiten da, eta Junerekin antzinera bidaiatzen hasten da Joana. Liburu honetan agertzen den balorea honako hau da: pertsona bati buruz hitz egiteko, barrutik ezagutu behar da lehenengo, eta ez kanpotik. Nire puntuazioa zazpi eta erdikoa da.
Iria Rodiño DBHko 1. C La Asuncion
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|