Erreportajea
|
|
Nerabezaroa haurtzaro zoriontsuaren bukaera da. Nortasunaren heldutasuna eta norberaren identitatea bilatzeko garaia da. Umearen heldugabetasunaren eta helduen heldutasunaren artean dago nerabezaroa.
|
|
Zer da nerabezaroa?
Hiru fase daude:
1- Goiz nerabezaroa (10-13 urte)
2- Tarteko nerabezaroa (14-16 urte)
3- Berant nerabezaroa (17-19 urte)
Nolakoak dira nerabeak?
Geroz eta normalagoa da gurasoek seme-alabak ezagutzen ez dituztela entzutea. Lagundu ahal izateko, nerabezaroa zer den jakin behar da:
- Aldaketa garaia: gorputzaren, egoera psikologikoaren eta sentsibilizazioaren aldaketa. Joerak sentitzen dituzte, eta ez dakite arrazoitzen.
- Bilatzeko garaia: haurtzaroan jasotako guztia ukatzen du norberaren mundua sortzeko, berak egindako mundua. Lagun berriak, jarrera errebeldea eta kritika dira ezaugarri garrantzitsuenak.
- Sentikortasun faltaren garaia: sentikortasun garaia da, eta sinesgogortasuna esperimentatzen dute. Neskek nerabezaroan denbora asko pasatzen dute negarrez, bakartasunetik ihesi. Mutilak, aldiz, barnerakoi bihurtzen dira.
- Nortasuna sortzeko garaia: nerabea suminkor eta odoltsu bihurtzen da.
|
|
Zer gertatzen da nerabezaroan?
- Garapena: neskak umearen gorputza utzi eta emakumearena hartzen doaz. Mutilengan, berriz, gorputza, ilea, ahotsa, zakila aldatzen da.
- Arriskuak:
Gazte bortizkeria
Nerabeak+alkohola+drogak: gauzak probatzeko garaia da. Nerabeek alkohola eta drogak arrazoi askorengatik erabiltzen dituzte.
Umeak izaten dituztenean haurra eta familia krisian daude.
Buru-hiltzea, 15-24 urte bitartean
Nerabeen harremanak nolakoak dira?
Sexu bereko lagunak izatetik beste sexuko lagunak izatera pasatzen da.
Gazte askok kontaktu fisikoa edo esperientzia erotikoak eta sexualak izaten dituzte sexu berekoekin edo ezberdinekoekin.
Nerabezaroan laguntasuna sakontzen da.
11-12 urtetan, neskak mutilak baino garatuagoak daudela kontutan izan behar da.
Nerabezaroko laguntasuna mesfidantzaz beterik dago: etendurak, barkamenak, adiskidetzeak...
Lagunen arteko harreman sendoetan ere traizioak gerta daitezke.
Ateratzeko irrika
Gaur egun, guraso guztiek badakite zer den gauaren lilura. Gaur egungo nerabeek ere badakite egunez edo gauez irtetea ez dela berdina.
Gazteek gaua berena dela badakite, gauean bakarrik daudela, gurasorik gabe, kontrolik gabe.
Inauteriak, Urtezaharra, festak... edozein arrazoi ona da lagunekin gauez ateratzeko.
Gauean koadrilarekin elkartzean, beste gauzekin ere biltzen dira: alkohola, tabakoa, soinua, drogak... Gazteek geroz eta gehiago dute parrandaren beharra. Askatasunezko gauek, bata bestearen atzetik, kasu batzuetan asmo bakarra dute: ahalik eta lasterren mozkortzea.
Oheratzeko ordua
Nerabezaroko arazo guztietatik aparte, badago beste bat: nerabeek ez dute ohera joan nahi.
Gazteek ez dute astean zehar lorik egiten, asteburuan lo egiteko denbora izango dutela pentsatuz. Baina asteburua ekintzez betea dute, lagunekin. Hori dela eta, berandu oheratzen dira.
Sexualitatea nerabezaroan
Umeek txikitatik dute sexualitatea: musukatzerakoan, ukitzerakoan...
Nerabezaroan arreta handia eskaintzen diote sexualitateari: telebistan, filmetan, musikan...
Garai horretan, udako maitasunak oso ohikoak dira, iraila iritsi orduko bukatzen diren harremanak. Laburrak izan arren, oso biziak dira, lehen sexu harremanak izaten direlako.
Nerabeak bonbardatu egiten ditugu sexu gaiekin:
Aldizkari espezializatuak irakurtzen dituztenean
Pornografia ikusten dutenean
Publizitatean
Telefono erotikoren batera deitzen dutenean
Sex-shopera joaten direnean
Nerabeek bi modutara ikusten dute sexua:
erruduntasun gabeko sexua
dibertitzeko sexua
Geroz eta lehenago izaten dituzte sexu harremanak. Hori dela eta, neskak gero eta lehenago gelditzen dira haurdun, 15, 16 edo 17 urterekin. Horregatik, oso garrantzitsua da kondoia erabiltzea.
Nerabezaroaren oztopoak gainditu
Nerabezaroan familiaren aldetik babes gehiegi izatea ez da ona. Babes horren barnean daude elikatzeko ohitura txarrak, gutiziak eta denbora betetzeko moduak. Guraso batzuek gehiegi uzten diete haien seme-alabei.
Gurasoen babesa sarri dramatikoa da nerabezaroan:
Nerabezaroa atzeratzen du
Nerabea beldurtzen du
Nerabearen heldutasunari oztopoak jartzen dizkio
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|