Auzoka txiki Erreportajea
|
|
Hamasei urterekin nire dantzako irakasleari laguntzen hasi nintzaion
|
Zintzarri, Mariaren Lagundia ikastetxeko dantza taldea, orain dela 15 urte sortu zen. Euskal folklorea bizirik mantentzea eta gure ohiturak ezagutaraztea izan dira, hasieratik, haren sortzaileen helburuak.
Aurten, ospakizun batzuk tarteko, gure artean daukagu Zintzarri dantza taldeko zuzendaria. Begoņa Igartua, zuzendaria izateaz gain, gure dantzako irakaslea ere bada. Berarekin hizketan aritu gara.
Taldearen izena, Zintzarri, nola aukeratu zenuten?
Taldeko dantzariek aukeratu zuten, lau izenen artean.
Taldean zenbat dantzari daude?
Hogeita lau dantzari.
Begoņa, non bizi zara?
Lasarte-Orian
Seme-alabarik baduzu?
Seme bat eta alaba bat.
Gustura etortzen al zara gure eskolara?
Bai, oso gustura etortzen naiz, eta asko gustatzen zait zuei dantza erakustea.
Non ikasi zenuen hain ondo dantza egiten?
Lasarten bada dantza talde bat, Erketz izenekoa, eta hor ikasi nuen dantza egiten.
Noiztik zara dantzaria?
Hogeita hamabi urte bete nituenetik.
Nola egiten edo prestatzen dituzu guri erakutsitako dantza-urratsak?
Hona etorri baino lehen, etxean prestatzen ditut. Musika bat aukeratzen dut eta pauso batzuk jartzen ditut.
Zergatik erabiltzen dituzu zenbakiak dantza bat erakusten diguzunean?
Zuek erritmoa errazago eraman ahal izateko.
Begoņa, zenbat lagun dituzu?
Asko ditut, lagunak edukitzea oso garrantzitsua baita.
Gehien gustatzen zaizun dantza zein da? Zergatik?
Dantza asko ditut gustukoak, baina aurreskua biziki gustatzen zait.
Zergatik gustatzen zaizu inauteriak prestatzea?
Oso festa alaiak eta koloredunak direlako.
Gustatzen zaizu mozorrotzea?
Bai, asko.
Zergatik gustatzen zaizu dantza egitea?
Ez dakit, baina, musika entzuterakoan, gorputza mugitzen hasten da.
Zergatik gustatzen zaizu dantzako irakasle izatea?
Hamasei urterekin hasi nintzen dantzako nire irakasleari laguntzen, eta oso lan polita iruditzen zait.
Eskerrik asko, Begoņa, eta ondo ospatu hamabosgarren urteurrena.
|
|
Mariaren Lagundia LHko 2.maila
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|