euskaraz.net
Ekologia: izokinak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 80 2006/04 »  Ekologia: izokinak

Ekologia

Izokinen bidaia luzea
Munduan, zazpi izokin mota daude, eta denek egiten dute joan-etorriko bidaia luze eta arriskutsu bat. Segidan, bidaia horren berri emango dizuegu.
Erreka txikietan, izokin emeek habia egiten dute harrien artean. Habia horretan arrautzak jartzen dituzte, eta, ondoren, arrak hazia isurtzen du haren gainean. Hilabete batzuk pasa ondoren, arrain txikiak jaiotzen dira. Kozkortu arte, beren gorputzaren azpian daukaten zorro batetik hartzen dute elikagaia. Hurrengo fasean, planktona jaten dute, eta haien kolore marroiak etsaiengandik ihes egiten laguntzen die. Gero eta handiagoak dira, ezkatak gero eta gogorragoak dituzte, eta animalia txikiez elikatzen dira. Ibaian urtebete igaro ondoren, beren gorputzak zilar kolorea hartzen du, eta itsasoraino igeri egiteko gai dira. Itsasoan, zilar koloreko ezkata berriak garrantzitsuak izango dira arerioengandik babesteko. Itsasoan, arrain txikiak jaten dituzte, eta oso indartsu bihurtzen dira. Izokinak heldutasunera iristen dira, eta ibaira itzultzeko prest daude. Ehunka izokinek alderantzizko bidea hartuko dute. Ibaian, marroiak dira berriro izokinak. Bidaia ez da batere erraza. Ur-jauziak eta guzti daude han, eta salto itzelak egin behar izaten dituzte batzuetan. Azkenik, errekara heltzen dira, eta habiak egiteko prest daude berriz. Bidaia amaitu egin da.
Alex Gomez Garcia 6. maila

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena