euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 80 2006/04 »  Filmak

Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra



Brokeback Mountain

Zuzendaria: Ang Lee
Aktoreak: Heath Ledger, Jake Gyllenhaal, Anne Hathaway.
AEB, 134 minutu
Mota: Drama
Homofobia nagusi den lurralde batera doaz lanera Jack eta Enis. Artzain lanetan jarduten dute Brokeback mendian, eta, han, maitasun harreman bihurtzen da ordura arteko adiskide arteko harremana. Artzain lana bukatzean, bakoitzak bere bidea hartuko du, toki ezberdinetan, eta familia bat osatu. Maitasun harremanak aurrera jarraituko du ezkutuan, trabaz beteriko gizarte batean.

Film honek sentimenduz betetako istorioa kontatzen du. Antzezleen lana benetan ona da, eta paisaiek ere aipamen berezia merezi dute. Gazte eta helduentzat pelikula aproposa da, oharkabe pasatzen utz ezin daitekeena.





Memorias de una geisha

Zuzendaria: Rob Marshall
Aktoreak: Suzuka Ohgo, Ziyi Zhang, Togo Igawa.
AEB, 145 minutu
Mota: Drama
Chio eta haren ahizpa saldu egin dituzte gurasoek. Chio txikia “geisha” etxe batera, eta ahizpa prostituzio etxe batera. Ahizpak alde egitea lortu du, baina Chiori ezinezkoa izango zaio, eta, bere portaera desegokia dela eta, lanik okerrenak egitera behartuko dute. Gurasoak hil ondoren, “gheisa”etxeko jendea izango du Chiok familia bakartzat.

Pelikula polita da; jantziak eta geishen makillajea nabarmentzen dira batik-bat. Filmak guregandik oso urrun dagoen mundua erakusten digu, hori dela eta, merezi du ikustea. Arratsalde ederra pasatzeko aukerakoa da.





Munich

Zuzendaria: Steven Spielberg
Aktoreak: Eric Bana, Daniel Craig, Ciaran Hinds.
AEB, 164 minutu
Mota: Drama, historikoa
1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan Israelgo 11 atleta hil zituen “Irail beltza” talde terrorista palestinarrak. Ondoren, Israelgo gobernuak bost agente aukeratu zituen hiltzaileak aurkitu eta hil zitzaten.

Pelikula ulertzea zail egiten da batzuetan. Film gogorra eta bortitza da, baina indarkeria hori ez da irudietan islatzen. Zuzendaria, Steven Spielberg, judua da eta kemen handia izan du horrelako pelikula egiteko.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena