euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 80 2006/04 »  Horoskopoa

Horoskopoa

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Etxean giltzapeturik sentitzen bazara, atera kalera ziztu bizian; merkealdiak hasi omen dira dagoeneko.
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Kontuz ibili zabu-jostetan, eta ez izan astakiloa. Edozein momentutan eror zaitezke, eta min har dezakezu
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Euri asko egiten badu, begira ezazu euritakoaren egoera. Zulo bat eduki dezake, eta busti egin zaitezke, hain zuzen ere
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Gaixorik baldin bazaude, ez izan ahoberoa, bestela sendagilea nahiz etxekoak ere haserretuko zaizkizu.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Eskolako agenda erabiltzerakoan erne ibili; egunez nahasten bazara, irakasleak errieta egingo dizu, zalantzarik gabe !
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Zure gelako aulkia mugitzen dela sumatzen baduzu, kontuz ibili, seguru puskatuta dagoela, eta, deskuidatuz gero, ipurdiko galanta har dezakezu.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Dagoeneko badakizu zure herrian txokolate denda bat dagoela. Txokolate asko jaten baduzu hortzak usteltzeko arriskuan egongo zara.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Ez ikusi telebista hainbeste; bestela, azkenean alferrontzi huts bihurtuko zara, eta ez duzu inoiz ezer egin nahi izango.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Neska bazara, lehenengo 20 zenbaki bikoitiak batu; eta, mutila bazara, lehenengo 20 zenbaki bakoitiak. Emaitza zure adinarekin zatitzen baduzu, datorren hilabeteko egun zorteduna aterako zaizu.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Hilabete honetan zorte ona edukiko duzu. Adibidez, moto bat tokatuko zaizu; baina gidabaimenik ez duzunez...
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18) Igerian gehiegi egiten duzu. Laster ezkatak eta zakatzak aterako zaizkizu, eta, arrainaren itxura hartuko duzu.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Jolas berri bat nahi duzu? Belarriak mugitzeko eskatuko dizu amak. Hasi, bada, entrenatzen

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena