Donostia auzoka
|
|
Astigarraga, sagarra, zizarra…
|
|
Astigarragako 4. mailako ikasleak gara, eta sagarrak sagarrondotik kupelera egiten duen bidea egin dugu. Gure herrian sagar, sagasti eta sagardotegi ugari dagoenez, sagardoaren mundua aztertu, eta horren berri eman nahi dizuegu.
|
Zuk ba al dakizu sagardoa nola egiten den? Eta zenbat sagar behar diren botila bat betetzeko?
Astigarragan noiztik egiten da sagardoa?
Sagasti ugari daude Astigarragan. Gutxienez, 1.104. urtean hasi ziren sagastiak landatzen. Antzina, baserri gehienek dolarea zuten. Esan daiteke sagardoa betidanik izan dela gure herrian, baina, gehienetan, familian kontsumitzeko. Hau azken hogeita hamar urte hauetan aldatu da, baita sagardoa egiteko modua ere.
Zer da sagardoa? Zenbat sagar mota daude sagardoa egiteko?
Hona hemen esaera: “Sagardoa, sagarraren ardoa” .
Sagardoa sagarraren zukuaz eta hartzitzearen bidez egindako edari bat da.
Sagar mota asko erabiltzen dira sagardoa egiteko: geza, gozoa, mikatza eta garratza. Hona hemen zenbait sagar-izen: Geza-zuri, Muxu gorri, Periko, Sagastume, Mendiola...
Sagardoa egiteko, mota askotako sagarrak nahastu eta erabiltzen dira. Oro har, %50 sagar garratz, %30 mikatz eta % 20 gozo nahasten dira.
Sagarrondotik kupelera
Sagardoa egiteko, hauexek dira jarraitu beharreko pausoak:
1. Sagarra biltzea, saskia eta kizkiarekin.
2. Urarekin garbitzea.
3. Sagarrak jotzea. Matxakan sagarrak txikitu egiten dira.
4. Dolarea. Hemen muztioa ateratzen da.
5. Kupela. Muztioa kupeletan sartzen da fermentatzeko.
6. Ontziratzea.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Astarbeko Urri, eskainitako laguntzagatik.
|
|
Astigarragako 4.maila
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|