euskaraz.net
Mikrobusa eta igerilekua

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 81 2006/06 »  Mikrobusa eta igerilekua

Donostia auzoka

Donostiako Autobus Konpainiak 37. linea jarri du martxan
Apirilaren 24an jarri zen martxan 37-Rodil-Zorroaga mikrobus linea berria. Lehenengo egunetan 500 bidaiari inguruk erabili dute mikrobusa. 36. linea martxan jarri zenean ere, hasierako egunetan, 500 pertsona inguruk erabili zuten eta, orain, 1.000 pertsona ibiltzen dira linea horretan. 37. lineak ere antzeko bilakaera izatea espero dute autobus konpainiakoek.

Mikrobusei buruzko zenbait datu:

Marka: Mercedes Benz
Pisua: 4.360 kg
Gurpil kopurua: 6
Eserleku kopurua: 14
Zutik: 11
Motorraren marka: Mercedes Benz
Erdiko atean plataforma igogailua du.
Autobus kopurua: 4
Autobus zenbakiak: 550, 551, 552, 553

Luis Pérez, Beñat Arizeta, Mikel Basterrika



Intxaurrondo auzoan igerileku berria eraikiko dute
Intxaurrondo auzoan, Suistegi parkean, haur eta helduentzako udal igerilekua eraikiko dute. Oraindik ez dute lanak bukatzeko eperik jarri, baina.

Inguruko bizilagun gehienak oso pozik daude egitasmoarekin, baina beste batzuentzat igerilekua arazo bilakatu da, etxean aurrean egun duten ikuspegia galeraziko baitie eraikinak. Hona hemen bizilagun baten hitzak: “ondo dago igerilekua egitea, baina guk jasan beharko dugu eraikuntzaren zarata guztia. Eta, gainera, ikuspegia kenduko digute”. Udalak ur-kirolak bultzatzeko eraikiko du igerilekua. Eta zuk, zer diozu?

Irati, Haizea eta Irene


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena