Erreportajea
|
|
Ainere Tolosa, umorea odolean
|
|
“Wazemank” umorezko telesailak arrakasta handia izan du gazteon artean. Saio horretan aritzen da Ainere Tolosa aktorea.
|
Gazteoi gertuagokoa egiten zaigu Wazemank saioa, “Vaya semanita”baino. Batetik, islatzen dituen egoerengatik, eta, bestetik, batez ere, hizkuntzarengatik. Hainbat sketch-en bitartez, euskal gizartean arruntak diren pertsonaiak, gaiak... muturrera eraman eta barregarri bihurtzen dituzte: “Txotx!” sagardotegi giroa, “Gure atsuak”, programazioan urteak daramatzan “EITB kantxa”, “Auto Patxi” mekanikariaren iruzurrak, “Arregitarrak”, “Euskaltzaindia”, beti aholku bila...
Pertsonaia hauei hezurra eta mamia ematen antzezle ezagunak aritzen dira, baina horien guztien artean, gure ustez, azpimarratzekoa da Ainere Tolosaren lana. Oso neska naturala iruditzen zaigu. Asko gustatzen zaigu, pertsonaia bere egiteko duen modua.
Hona hemen, Miramonera joan, eta, grabazio tarte batean, berarekin izan genuen solasaldi atseginaren emaitza.
Aktore lanak
“Aktore lanetan esperimentatzen txiki-txikitatik hasi nintzen”, dio Ainere Tolosak. Eskolan, neska lagun talde batekin ibiltzen zen horretan. Futbolean jolastu beharrean, etxetik antzerkirako arropa eraman, eta saltsan aritzen ziren. Zorionez, irakasle jatorra izan omen zuten, eta bidaltzen zizkien lanak antzerkiarekin lotzen zituzten.
Antzerkian aritzeko gogoa
“Arraroa da, ni txikitan oso lotsatia nintzen; baina taula batera igotzean, erabat aldatzen nintzen”, adierazi digu Ainerek. Zizurkilen bazeuden antzerkia egin nahi zuten beste batzuk ere, beraz, Andoaindik bi irakasle etortzen ziren haiek trebatzera. Ikasketetan murgiltzeko garaia iritsi zenean, ordea, antzerkia utzi behar izan zuen. Hala ere, gerora, berriz ere antzezteko grina sortu zitzaion.
Gorringo taldea
"Oso ondo, gustura. Gustura nago taldearekin”. Bere lehenengo antzerki lana “Botadun misila” izan zen arren, profesional mailan, Gorringo Taldearekin egindako “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlana dugu aipagarriena, horrek egin baitu ezagun. Bestalde, kontuan hartzekoa da, bestTxirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin ere lanean aritua dela.
Wazemank
“Eroso nago, lehendik ere e-zagutzen nuen aktore zuzendaria, Anartz Zuazua, Gorringon berarekin ibili bainintzen. Saio honetan, interpretazioaren aldetik, nahi dudana egiteko aukera eman dit Anartzek”.
Wazemank telesailean duten lan giroari buruz “oso-oso ona, positiboa, jatorra” dela azaldu digu, afariak ere egiten omen dituzte; “aurreko batean, mendi punta bateko bordan bazkaria egin genuen”.
Bere ustez, “Wazemank” da, o-rain arte, denetik egiteko aukera eman dion saioa. Hala ere, berak dioenez, badu bere xarma taula batera igo eta zuzenean aritzeak. Aupa Ainere, segi horrela.
|
|
|
Motzean:
Zer nahiago duzu, negua ala uda?
Uda.
Zer duzu gustukoen, mendia edo hondartza?
Mendia
Kolore bat?
Berdea.
Kirolik gustukoena?
Mendiarekin zerikusia dutenak.
Janari bat?
Amak egiten dizkidan garbantzuak.
Liburu bat?
“Obabakoak”. Bigarren aldiz ari naiz irakurtzen.
Disko edo kanta bat?
Ruper Ordorikaren edozein.
Pelíkula edo antzerki lan bat?
“Kutsidazu bidea, Ixabel”.
Aktore bat?
Ixabel Agirresarobe... eta beno... ni neu ere bai, ezta?
Nola ikusten duzu zure etorkizuna?
Ez dakit, ez diot etorkizunari begiratzen, egunean egunekoa bizitzea gustatzen zait.
|
|
Asier Salaberria eta Irati Santxez
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|