euskaraz.net
Berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 81 2006/06 »  Berriak



Albiste laburrak

Txakurrak eta beren jabeak antzekoak izaten al dira?
Txakurren bati eta haren jabeari begiratu, eta inoiz iruditu al zaizue aurpegi edo mutur berdintsua dutela? Kaliforniako Unibertsitatean eginiko ikerketa baten arabera, antzekotasun hori arraza garbiko txakurretan ikusten da bakarrik. Ikasle batzuek txakurren argazkiak beren jabeen argazkiekin parekatu dituzte. Bai gauza arraroa, ezta?
Iñigo Martínez DBHko 1. maila Mundaiz


OHE BEREZIA
Gustatzen al zaizu, neguan, lanera joateko ohetik altxatzea? Eddie Edek ez du horrelako arazorik. Bere autoa ohe bihurtu du, eta, horrela, ez du ohetik altxatu beharrik lanera joateko. Ohea denetarako pentsatua dago: errezelak ere baditu, euria egiten duenerako… Asmakizunari izen hauxe eman dio: “garaje-logela”.
Laura Fernández DBHko 1. maila. Mundaiz

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena