euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 81 2006/06 »  Horoskopoa

Horoskopoa

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Etxean baldin bazaude eta kanpoan eguzkia dagoela ikusten baduzu, atera, baina lehenengo eguzkitarako krema jarri.
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Eskolan asko ikasten baduzu eta lanak ongi egiten badituzu, oporretan ez duzu etxerako lanik izango.
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Soinu lasaigarriak entzuten badituzu, txoriak izango dira! Pozik egongo zara, nahi duzuna egiteko aukera izango duzu eta.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Izozki bat erosten baduzu, azkar jan. Eguzkitan urtu egingo zaizu bestela..
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Begiko duzun futbol taldeak galtzen badu, lasai egon. Jarraitu animatzen, hurrengoan irabaziko du eta.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Eskolan zaudela bero handia egiten badu, eta irakasleak ez badu leihoa ireki nahi, eman krema hidratantea aurpegian.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Hobeto irakurri nahi baduzu, utzi telebista ikustearii, eta hartu liburu on bat.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Kontuz hondartzan! Gerta liteke karramarro bat agertu eta behatz batean kosk egitea.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Zirkura joaten bazara, ondo portatu. Bestela, barre egingo dizute bertako hienek.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Hondartzan bazaude eta itsasbehera badago, ez geratu lo. Bestela, itsasgora etortzean, busti egingo zara eta zure gauzak olatuak eramango ditu.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18) Hondartzara joan behar baduzu, ez gehiegi jan. Bestela, ezin izango zara lurretik altxatu. Ez ahaztu toalla eramatea.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Egunen batean Aquariumera joaten bazara, ez sartu eskua pirañen ontzian, gose daudenean kosk egiten omen dute eta.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena