 |
|
 |
 |
Donostia auzoka
|
|
Kepa Junkerak kontzertua eman du kursaalen
|
Kepa Junkera trikitilariak bere disko berriko kantak jo zituen urriaren 7an Kursaalen.
Kepa Junkera (Bilbo, 1965) gure trikitilari famatuenetarikoa da gaur egun. Musikariak aste batzuk daramatza lan berria zabaltzen, eta taldearekin kontzertuak ematen.
“Hiri” izena eman dio oraingo disko honi, eta hainbat herri hartu ditu oinarritzat: Ataun, Buenos Aires, Reno, Napoli, Rekalde, Iurreta eta abar. 15 kantu bildu ditu guztira.
CD horretaz gain, Kepa Junkerak beste disko batzuk ere atera izan ditu beste talde batzuekin; Oskorrirekin, esaterako.
Urriaren erdi aldera New Yorken izan zen, “Hiri” aurkezten.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hauxe duzue bere webgunea: www.kepajunkera.com
Luis Pérez, Mikel Basterrika
|
|
|
|
|
 |