euskaraz.net
Kilometroak: Zurriola ikastola

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Kilometroak: Zurriola ikastola



Donostia auzoka

Zurriola ikastolak Kilometroak antolatzeko eskaera egin du
Zurriolak 1995ean antolatu zuen Kilometroak festa
Zurriola ikastolak dirua behar du handitze lanak egiteko, eta Kilometroak antolatu nahi ditu berriz ere. Zurriolak 1995. urtean antolatu zituen azkeneko aldiz Kilometroak, Herri Ametsa Ikastolarekin batera.

Datorren ikasturtean, Bergarako ikastolak antolatuko du festa, eta, beraz, eskakizuna bi edo hiru urte barru betetzea nahi luke Zurriolak. Beraz, laster Kilometroak Grosen egingo direlakoan gaude. Ateratako dirua eraikin berria ordaintzeko izango litzateke. Grosen izugarrizko giroa egongo litzateke, ziur!

Maider Falque, Clea Gutierrez, Elene Lopetegi, Xabi Lopez eta Ander Vergara