euskaraz.net
Mendia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Mendia

Ekologia

Mendia: guztion paradisua
Mesederako edo kalterako, gizakiaren jarduera orok du eragina mendian. Argi dago mendian egiten diren aisialdi ekintzak ez direla beste zenbait jarduera bezain erasokorrak; adibidez, ezin dira alderatu mendiko ibilbideak eta harrobiak. Hala ere, ekintzaren araberakoa da eragin hori; eski estazioek, adibidez, industriaren antza dute, eta ingurumenean kalte handia egiten dute. Hain urrutira joan gabe, ordea, mendian ibiltze soilak, eskalatzeak, arroilak jaisteak eta antzerakoek, askok uste duen baino eragin handiagoa dute ingurumenean. Horregatik, oso garrantzitsua da eragin horiek zein diren, eta kalterik txikiena egiteko nola jokatu behar den jakitea.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena