euskaraz.net
Berri on

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Berri on

Berri on

Dibortzioa eskatu du, senarrak usain txarra duelako
Aliyak, El Cairo hiriko andre batek, dibortzioa eskatu dio senarrari, usain txarra duelako. Alich, gizona, urtean bi aldiz dutxatzen omen da, eta xaboirik gabe, gainera. Aurreko emazteek ere dibortzioa eskatu zioten Alichi; beraz, Aliya ez da gizon zerriaren ondotik alde egin nahi izan duen lehen emakumea.


Komuneko paper “hegalariak” jota, tren gidaria zauritu
Duela gutxi, Suitzako tren gidari batek zauriak izan zituen, parean zetorren trenetik jaurtikitako komuneko paper bustiak treneko kristalean jo ondoren. Kristal zatiek zauritu egin zuten gidaria.


Bere hiletaren ondoren, etxera itzuli zen
Maria Fabiana de Lacerda Furtado, 18 urteko brasildarrak, etxetik ihes egin zuen mutil lagunarekin batera, eta familiakoak bere bila ibili ziren denbora luzez. Neska inon aurkitzen ez eta, halako batean, ospitale batean Maria Fabianaren antz handia zuen gorpu bat ikusi zuten anaia-arrebek. Maria Fabiana, ordea, etxera itzuli zen denboraldi bat pasatu ondoren, eta senideek mamua zela pentsatu zuten.


Marrazoa... eta isuna
Duela gutxi, desagertzeko arriskuan dagoen marrazo espezie bateko ale bat topatu dute Rio de Janeiro hiriko jatetxe batean. Hala, ingurumenari kalte egiteagatik isuna jarri diete jatetxekoei: 180 euro ordaindu behar ko dituzte

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena