euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Musika



Aisialdia

m u s i k a

Zuberoa eta askatasunaren semeei

Benito Lertxundi

Benito Lertxundi duela 60 bat urte jaio zen Orion. “Zuberoa eta askatasunaren semeei” da bere laugarren diskoa, eta 1977an atera zen merkatura. Euskal Herriko festetan entzuten diren abestiak aurkituko dituzue Benitoren diskoetan. Denetarik dago hemen: abesti lasaiak, instrumentalak eta dantzatzekoak. Adin askotako jarraitzaileak di tu Benitok, eta horien esanetan, oso ona da disko hau. Oraingo gazteek ez dute musika mota hau entzuten, beste garai batekoa delako, eta nahiago izaten dutelako musika biziagoa.

Egileak:
Mikel Aranzabal, Imanol Diz, Iñaki Elduayen eta Mikel Gomez de Segura


Directo a la luz

Warcry

“Directo a la Luz” 2006ko ekainean plazaratu zuten. Talde asturiarrak aurreko diskoaren izenburutik (“Desde la luz”) hartu du zuzeneko disko honen izenburua. “Leyendas del Rock” makro-kontzertuan arrakasta handia izan zuten, Koma, Hamlet, Saratoga eta Ñu taldeek bezalaxe. Lan honek hamabi abestiko CDa eta kontzertuaren DVDa biltzen ditu. “Capitán Lauwrence” edota “El amor de una madre” bezalako abestiekin, beren kontzerturik hoberena dela esan genezake. Heavy Metal estiloa atsegin baduzu, entzun eta gozatu!

Egilea: Unai Landa.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena