euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Horoskopoa



Aisialdia

h o r o s k o p o a

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Kalean bazaude eta haize zurrunbilo batek jotzen badu, lagun iezaiezu besteei, eta jar zaitez babesean.
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Hotza egiten badu eta berokirik ez baduzu, ez jarri urduri; kirol pixka bat egin, eta berehala berotuko zara.
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Senargaia nahi duzunean, joan kalera, begiratu zein gustatzen zaizun, eta nahi duzuna aukeratu.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Aspertuta baldin bazaude, deitu zure lagunei, eta elkar zaitez beraiekin, zerbait egiteko.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Hil honetan ez fidatu eguzkiarekin, egin kasu amari, eta jantzi berokia kalera ateratzeko.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Landareak badituzu eta oporretara baldin bazoaz, ongi ureztatu, bestela ihartu egingo zaizkizu eta!
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Asko hitz egiten al duzu? Andereñoak oharra jarri baino lehen, hasi irratian lanean, hitz egiteari utzi gabe.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Erloju digitala baldin badaukazu, kontuz ibili soinuarekin, irakasleren bati gustatzen ez bazaio, agian, zigorra jarriko dizu eta.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Sagarra jan nahi baduzu, garbitu eta begiratu ondo; baliteke barruan zizareren bat edukitzea.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Neguan plataformak erabiltzen badituzu, nahikoa izango duzu Txuri Urdinen ibiltzeko. Ez duzu patinik alokatu beharrik izango.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18) Hil honetan, joan zaitez museo batera, gauza berri asko ikusiko dituzu eta.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Mendian zabiltzala ekaitzak jotzen badu, ez zaitez babestu zuhaitz azpian, oso arriskutsua da eta.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena