euskaraz.net
Auzoka 83 2006/12

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 83 2006/12



Aitzpea Goenaga

polifazetikoa eta langilea
Hamaika saltsatan sartuta dabil, baina, hala ere, irribarrea izan ohi du beti aurpegian, eta AUZOKAko kazetari ausartak ere halaxe hartu gintuen Urbieta kaleko bere etxean, irribarre goxoaz eta eskuzabal. Afari-merienda lagun, era guztietako galderak egin genizkion Aitzpea Goenagari, eta berak gustura erantzun zizkigun guztiak: antzerkiaz, telebistaz eta zinemaz mintzatu ginen, eta alor horien gainean oso ikuspegi aberatsa duela iruditu zitzaigun. Aitzpea Goenaga da, emakume polifazetiko eta langilea.


Egoitz Lasaren umore berdea

Marka guztiak hausten ari da ETB 1eko “Wazemank”. Euskara bizi-bizia eta umore lotsagabea dira arrakasta horren arrazoi nagusiak. Egoitz Lasa aktorea bisitan izan genuen Arantzazuko Aman.
Ezagutzen al dituzu sugegorriak??

Pozoitsuak direlako eta hozka egin dezaketelako, ospe txarra dute sugegorriek. Hala ere, suge hauek ez dute pertsonak erasotzeko ohiturarik, eta gutxitan gertatzen dira horrelakoak. Zer egin behar da sugegorri batek erasotuz gero?