euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 83 2006/12 »  Teknologia berriak



Teknologia berriak

SIMO azoka
2006ko Simo azokan, DVD irakurgailuak aurkeztu zituzten, definizio altukoak (HDDVD), hiru belaunaldi eta erdiko telefonia (HSDPA), Microsoft Windows Vista sistema eragile berria, eta lau nukleoko prozesadorea.

Belaunaldi berri honetan ere, aurrekoetan bezala (VHS eta Beta-rekin gertatu bezala), erabiltzaileak aukera egin beharko du Toshibaren HDDVD-aren eta Sonyren Bluray-aren artean.

Bestalde, ordenagailu eramangarriei bi nukleoko prozesadoreak jartzen hasi dira, eta Windows Vistarekin erabiltzeko prestatuta daude. Horrez gain, punta-puntako MP3-ak ere kaleratuko dituzte.


PS3: Etorkizuneko kontsola
Hobe berandu, sekula ez baino! 2005ean, Microsoft Xbox 360 kontsola agertu zenez geroztik (azken belaunaldiko lehen kontsola), SONYk ez du aurten arte adierazi, noiz jarriko den salgai kontsola berri hau.

Aurtengo gabonetan irtetekoa da PS3 makina berria; 550 € eta 600 € arteko salneurria izango du, eta beraz, gutxi batzuen eskura baino ez da egongo.Hala ere, bere ezaugarri teknikoak kontuan hartuta, ez da hain garestia, osagai informatikoez osatua baitago.

Play Station 3-aren teknologia hartu, eta ordenagailu baten kaxan sartuko bagenu, 2.000 euroko prezioa izatera iritsiko litzateke, kontuan hartu gabe, ordenagailuak bestelako tresnak (sagua, monitorea, teklatua eta abar) behar dituela.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena