Berri on
|
Rock-zale fashiona
Harrituta geratuko zara rock-zale hau arrosa koloreko bizikleta baten gainean ikusita. Harley Davidson moto zaratatsu eta legendarioa alde batera utzi, eta orain bizikleta loredun eta arrosa batekin ibiltzen da. Rock-zaleak “fashion” samar dabiltza, antza!
Ane Martínez. LHko 5. maila.
|
|
Bikiak: bata zuria eta bestea beltza
Erresuma Batuan, Layton eta Kaydon Richarson bikiak jaio dira. Ama beltza dute eta, aita, berriz, zuria. Adituen esanetan, erditze berean jaiotako anaia-bikiak kolore desberdinekoak izatea oso-oso gutxitan gertatzen da (milioi bat kasutatik batean). Harrigarria, ezta?
Julen Lecuona. LHko 5. maila.
|
|
Baratzeko erraldoiak
Galiziako baratze batean barazki erraldoiak aurkitu dituzte: 100 kiloko kalabaza, 5 kiloko piperra... eta abar. Hori da hori!
Anne Parrón. LHko 5. maila.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|