euskaraz.net
Jokoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 83 2006/12 »  Jokoak

jokoak

GOD OF WAR

“God of War” joko bikaina da. Oso grafiko onak eta mugimendu bereziak eta errealak ditu, eta harrigarria da, gu greziar heroi baten paperean sartzea nola lortzen duen. Jokoaren istorioa oso landuta dago, eta pertsonaien botereak hobeak dira efektu berezien eraginez. Dena den, emozio gehiago emate aldera, agintari gehiago jar litezke. Abenturak gogoko badituzu, hauxe duzu joko egokia.


GRAN

TURISMO 4


Auto handiak, txikiak, eta beste era askotakoak ditugu joko honetan: klasikoetatik hasi, eta ultramodernoetaraino. Zirkuitu ezagunak dira, eta oso ondo eginda daude. Paisaia, berriz, oso polita da. Joko hau jokalari bakarrarentzat da, eta bertan egin beharrekoa hauxe da: lasterketak irabazi, dirua irabazi, GT-ko izarra izan, etab. Jokalari askoren aurka joka daiteke, gainera. Bestalde, zure autoa apain dezakezu, eta box-etan sartzeko estrategiak ere asma ditzakezu. Gainera, zure autoaren argazkiak atera ditzakezu, eta baita gorde edota inprimatu ere.


LOS SIMS

Los Sims izeneko joko hau, ordenagailuetan estrategia eta simulazioa lantzeko jokoa da, eta Will Wright diseinatzaileak sortu zuen. Joko honetan Sims izeneko pertsonaiak sortu behar dira, eta ondoren, guztiak etxe batera eraman behar dira elkarrekin bizi daitezen. Joko honen bitartez, Sim bakoitza ezaugarri fisiko eta nortasun bereziz diseina daiteke. Etxea eraiki ondoren, Sim hauek bere bizitza birtuala hasiko dute, eta jokalariak horien behar guztiak ase beharko ditu. Asmatutako hizkuntza bat hitz egiten dute pertsonaiek; Simlish hizkuntza.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena