DVDak
|
KEU
“Gitarra elektrikoa. Oinarrizko pausoak”
Jose Mari Agirretxea “Keu” esperientzia handiko gitarra-jolea da. Garai batean, Etsaiak talde ospetsuan aritu zen, eta ondoren, Fjord eta UEK izeneko proiektuetan mugildu zen. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratutako dvd honetan, gitarra jotzen hasteko lehen pausoen berri ematen digu Keuk, ikusten ikasteko, alegia. Gitarra jotzen hasi nahi duzula? Hauxe da zure aukera; izan ere, gitarra-jole ospetsu asko hau bezalako metodoekin hasi ziren lanean, poliki-poliki, etxean ariketak eginez.
|
|
Fermin Muguruza
“Bass-que culture”
Fermin Muguruza buru belarri ari da lanean. Irungo kantariak “Euskal Herria Jamaika Clash” izeneko diskoa argitaratu du aurten, eta dvd hau lan haren bigarren zatia da, nolabait. Batetik, disko hura grabatzeko garaian, Muguruzak Jamaikako musikariekin izandako harremanaren berri ematen zaigu dokumental baten bitartez. Bestetik, disko hartako abestien nahasketa berriak eskaintzen zaizkigu. Dvda euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago.
|
|
Bonberenea gaztetxea
“Bonberenea suffle”
Zazpi urte bete ditu Tolosako Bonberenea gaztetxeak, eta hori dela eta, dvd zoragarri hau kaleratu dute urte hauetan egindako lana erakusteko. 1999 urtetik hona, 400 kontzertu baino gehiago antolatu dituzte gaztetxean, eta dvd hau ibilbide horren laburpena da. Señor No, NCC, Captain Nemo, Lobo Electrico, Inoren Ero Ni, Kuraia, Anari, Petti… talde eta kantari asko zuzenean ikusteko aukera ematen du dvdak, musika estiloka antolatuta. Lan bikaina da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|