euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 83 2006/12 »  Musika

entzundakoak

Kauta

“Biluzik”

Andoaingo Kauta taldeak “Izan zaitez zu” izeneko diskoa plazaratu zuen duela pare bat urte, Euskadi Gaztea irratiaren entzuleen saria irabazi ondoren. Orain, urtebeteko etenaldia egin ondoren, bigarren diskoa argitaratu dute Oihuka diskoetxearekin. Bi diskoen arteko alde nabarmenena zera da: garai batean lau lagun zirela taldean, eta orain hirukote bilakatu direla. Horrexegatik, kantuok gordinagoak dira, eta zenbaitetan, hardcoretik gertu daude. Lan ona da.


Kerobia

“Rose escargot”

Nafarrak dira Kerobia, Iruñakoak, eta badira urte batzuk Gor diskoetxearekin lehen diskoa plazaratu zutenetik. Bigarren disko honetan, garai bateko doinu gogorragoak alde batera utzi, eta hamar kantu polit konposatu dituzte, denak pop ukitukoak. Oso abesti onak dira, eta diskoaren soinua ere primerakoa iruditu zaigu. Bestalde, esan beharra dago, disko kontzeptuala dela, eta Rose Escargot izeneko pertsonaia dela abesti guztien protagonista. Pop britaniarra atsegin baduzu, Kerobiakoen melodiek ez dizute hutsik egingo.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena