Donostia auzoka
|
|
Tabakaleraren inguruko bitxikeriak
|
|
Tabakoa ez zen Europan ezagutzen XV. mendearen bukaeran Amerikaren aurkikuntza gertatu zen arte. Baina ez omen zen kontsumitu XVII. mendearen hasierara arte, Sevillan Europako lehenengo tabako produkzio-gunea ezarri zen arte, hain zuzen.
|
Euskal Herrian, 1878an ekin zitzaion tabakoa fabrikatzeari. Bizkaian fabrika bat zegoen eta Donostian beste bat, Garibai kalean.
Atotxako Tabakalera fabrika 1913ko uztailaren 18an inauguratu zuten. Hala ere, egin ziren lehenengo planoak 1886koak dira eta proiektua 1888an onetsi zuten, 1.250.748, 31 pezetako aurrekontuarekin.
Eraikin hau antzinako errege fabriken estiloari jarraituz diseinatu zuten, eta kanpoaldeko itxura noble eta soilarengatik bereizten zen. Obrak luze iraun zuen, besteak beste, Udalak utzitako lurrean zementazio arazo larriak sortu zirelako.
1912ko ekainean, 1878az geroztik Garibai kalean zegoen fabrikako lanabesak eta makinak Atotxako eraikin berrira eraman zituzten. Urtebete behar izan zuten lekualdaketa burutzeko.
Fabrika zabaldu zutenean, kritikek bat egin zuten, eraikin bikain honen kanpoaldeko itxura fabrika baterako baino museo baterako egokiagoa zela esanez. Dena den, barrualdea tabakoa ekoizteko diseinatu zuten.
Fabrika horretan egiten ziren laboreak hiru ataletan sailkatzen ziren: zigarro puruak, zigarretak eta tabako txikitua. Zigarro puruen artean honako mota hauek zeuden: habanarrak, Chica markakoak, fuerteak eta ez hain fuenteak. Zigarreten artean tabako txikituaz egindakoak zeuden, besteak beste: luze fin eta arruntak, motz fin eta arruntak eta fin iragazkidunak. Tabako txikituaz egindakoen artean beste hauek zeuden: gorenak, habanarrak, filipinarrak, Virginia eta abar. Hasiera batean, enpresa honek emakumezkoak bakarrik kontratatu zituen zigarroak egiteko. 1920an fabrikak 1.057 langile zituen. Urte askotan zehar, tabakoaren hartzidurak ingurumenean eragindako kalteak jasan behar izan zituzten inguruko etxebizitzetan bizi zirenek.
Aitor Ikastola
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|