euskaraz.net
Kremazko besoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Kremazko besoa



Errezeta

Kremazko-besoa

Osagaiak:
4 arrautza
100 gr azukre
100 gr irin
100 gr marrubizko marmelada
koko birrindua
200 gr krema

Egiteko modua:
Bizkotxoa egiteko bezala, bereiztu gorringoa zuringotik. Bi koilarakada azukre bota gorringoen gainean, eta irabiatu.

Ondoren, zuringoak elur-punturaino irabiatu, falta den azukrea bota eta irabiatzen jarraitu pixka batean.

Nahastu gorringoa zuringoarekin eta gainetik irina bota, poliki-poliki nahastuz.

Nahasketa hau labeko erretilu batean zabaldu eta labeko orri batekin estali.

Labean eduki behar da 8 minutuz, 170 gradutan. Bizkotxoak ez du gordinik egon behar, baina gehiegi egitea ere ez da komeni, bestela ezin izango baitugu tolestu. Hozten utzi eta krema geruza bat jarri gainetik.

Jarraian, borobildu bizkotxoa. Azkenik, besoari marmelada pixka bat eta koko birrindua bota gainetik. Prest dago dastatzeko.

On egin!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena