Ekologia
|
|
Kolibriak
|
Kolibriak Ameriketan bakarrik bizi dira. Ekuador inguruan, bereziki, mota askotakoak aurki daitezke. 330 espezietik, Mexikoko iparraldean, 16 espezie bakarrik umatzen dira. Batzuek migrazio epikoak egiten dituzte; “rufo” kolibriak, adibidez, 4.000 kilometro egiten ditu Mexikotik Alaskara joateko.
Bihotz sendoa
Kolibri baten bihotzak bere gorputz bolumenaren % 20ko tamaina du; proportzio handia beste animaliekin alderatuta. Geldirik, minutuko 500 taupada ematen ditu, baina 1.200 taupada ere gainditzen ditu beste kolibriekin lasterketan dabilenean.
Kolibria gihar malgua da; garai hotzetan edo janari gutxi dagoenean, murriztu egiten du bere jarduera eta, orduan, minutuko 30 taupadatan mantentzen da.
Xurgatzaile handia
Kolibriek beren moko fin eta luzea lore-eztia xurgatzeko erabiltzen dute. Elikatzeko, beren pisuaren %150 lore-ezti xurgatzen dute egunero. Mihia, pipiatua eta artekatua, hobeto milikatzeko, 13 aldiz dardararazten du segundo bakoitzean.
Kolibriek sorbaldako artikulazioak oso malguak izaten dituzte eta 180 graduko bira egin dezakete. Horrez gain, lastertasun handiz mugitzen dituzte hegoak; kolibri mota txikienak, esaterako, segundo bakarrean 80 aldiz astin ditzake hegoak, baita 100 aldiz ere azelerazio laburretan. Lastertasuna eta malgutasuna lagun, gai dira zeharka eta atzeraka hegan egiteko ere.
|
|
|
Amazonia: basoaren ustiaketa
|
Planetan ditugun baso tropikalen %30 Brasilen daude. Amazona ibaiaren arroak Lurreko oxigenoaren %20 ekoizten du, oihaneko euriak sortzen ditu eta espezie ugari babesten ditu. Gizakiaren kolonialismoa handitu ahala, ordea, aberastasuna galtzen ari da. Eraso handia jasaten ari da Amazonia: 2000. urtetik 2005. urtera arte, 130.000 m2-ko azalera galdu du Brasilen.
Brasilgo oihana abeltzaintzako eta nekazaritzako jardueretarako ordezkatzea da eragile nagusietako bat. Horrez gain, Brasilgo basoen hedadura nabarmen murriztearen beste eragile garrantzitsu bat bereizketarik gabe egiten den baso-mozketa da. Amazoniak 4,5 km2-ko landaredia-azaleraren ia kilometro koadro bat galdu du.
|
|
Kortxoaren alde
|
|
|
Tradizioz ezagutzen dugun kortxozko tapoiari aurkari bat agertu zaio: kortxo sintetikoa, gutxiago irauten duena. Arazo hori dela eta, artelatzaren aldeko kanpaina bat sortu da.
Artelatzaren azaletik lortzen da kortxoa eta hainbat arlotan erabiltzen da: industria kimikoan, zurgintzan, gurdigintzan, ontzigintzan, eraikuntzan eta zapatagintzan, besteak beste.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|