euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Teknologia berriak

Teknologia berriak

Google phone
Google bilatzaile famatuak eta Orange (telefono mugikorren) enpresak bat egin dute produktu berri hau sortzeko.

Produktu honek integratuta du Google bilatzailea eta hainbat zerbitzu eskainiko ditu: Gmail (Email), Calendar (Agenda), Maps (Helbideak) eta Talk (Messenger), besteak beste. Zurrumurruen arabera, WiFi teknologia erabiliko du Internetera konektatzeko.

Nokia eta Motorola markek produktu honekin lehiatzeko moduko zerbait sortu nahi dute. Hala ere, zoritxarrez, produktu hau ez dute kaleratuko 2008. urtera arte.

IPhone gailua
iPhone 3 produktu bateratzearen emaitza da: telefono mugikorra, bideoak ikusteko gaitasuna duen iPod-a eta Interneten nabigatzeko gaitasuna duen gailua. Gainera, 2 MegaPixel-eko kamera digital bat ere badu barneratuta, WiFi teknologiarekin hornitua (kablerik gabe) eta Bluetooth bidezko 2 modelo, batek 4 Gb ditu eta besteak 8 Gb.

Ukipen-pantailako menuan sakatuz maneiatzen da. Gailuaren gaineko alde osoa hartzen du pantailak. Teklatua pantailan bertan integratuta dago, ukipen-pantaila delako. 3,5 hazbeteko ukipen-pantaila du, 160 pixeleko bereizmenarekin.

Cebanc

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena