euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Filmak

Aisialdia

Ikusitakoak

El diablo viste de Prada
Zuzendaria: David Frankel
Aktoreak: Meryl Streep, Anne Hathaway.
komedia dramatikoa, AEB, 109 minutu
Miranda Priestly moda-aldizkari baten editorea da eta munduko editorerik garrantzitsuena da, antza. Jarraitzaileek Mirandaren aholkuak behar dituzte. Denek jeniotzat daukate, Andreak izan ezik. Mirandaren laguntzaileak, Andreak, ez du inoiz horrelakorik ezagutu. Prada trajearen azpian deabru bat al dago? Modaren inguruko gauza asko ikasiko duzu film honekin.

Borat
Zuzendariak: Larry Charles
Aktoreak: Sacha Baron Cohen, Ken Davitian
Komedia, AEB, 84 minutu
Borat (Sacha Baron Cohen) eta bere nagusia Kazajistaneko erreportariak dira. Lagunak agurtu eta Ameriketara joango dira erreportaje bat egitera, amerikarren bizimodua hobeto ezagutzeko. Hara iritsi bezain laster galduta edo lekuz kanpo sentituko dira. Zer egin ez dakitela, yankiez barrez hasiko dira.

La alianza del mal
Zuzendaria: Renny Harlin
Aktoreak: Steven Strail, Sebastian Stan, Laura Ramsey.
Beldurrezkoa, AEB, 97 minutu
Filmeko protagonista Caleb izeneko mutil gazte bat da. Berak eta bere hiru lagunek botere magikoak dituzte 13 urte bete zituztenetik. Bat-batean bosgarren mago bat agertuko da Calebi bere indarra kentzeko asmoz. Horretarako, bere bizia arriskuan jarri beharko du, baita ingurukoena ere. Asko gustatu zaigu pelikula, abenturez eta akzioz beterik dagoelako.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena