Aisialdia
|
j o k o a k
|
|
|
Need for speed carbono
|
|
Need for speed jokoaren laugarren atala da. Besteak bezalaxe, hau ere joko bikaina da. Etsaiek kontrolatzen duten lurraldea bereganatu behar du jokalariak, legez kanpoko lasterketak eginez. Lurraldeak irabazten diren neurrian, auto berriak eta autoak hobetzeko pieza berriak eros daitezke. Munduko autorik onenek parte hartzen dute, ihes egin behar da poliziarengandik, ez da nahikoa lasterketetan parte hartzea…
|
|
|
Eye toy: play sports
|
|
Joko honetan kamera batek zure mugimendua atzematen du eta, horrela, jokoaren barnean sartuko zara. Oso interesgarria da, milaka kiroletan joka daiteke: futbola, igeriketa, errugbia… eta dena etxetik mugitu gabe! Egin behar den gauza bakarra telebistaren aurrean jarri eta eskuak eta hankak mugitzen hastea da. Gainera, jokalari batek baino gehiagok parte har dezake.
|
|
|
Dragon ball z budokai
tenkaichi 2
|
|
Joko honek Goku eta bere lagunekin bidaiatzeko aukera emango dizu bi jokoren bitartez: batek istorio osoa hartzen du eta besteak borroka saio bat. Jokoak 60 pertsonaia jarriko dizkizu aukeran eta milaka jokaleku ikusgarri ere izango dituzu.
|
Axular Ikastola
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|