euskaraz.net
Astigarraga bertsotan

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Astigarraga bertsotan

Donostia auzoka

Astigarragako berriak bertsotan jarriak
Arantzazuko Ama ikastolako 5. mailakoak bertsotan trebatzen ari dira, eta gogo biziz, gainera. Astero jarduten dira trebakuntza lanetan, Egoitz Zelaia bertsolaria gidari dutela. Zortziko handia, koplak, zortziko txikia, doinuak, errimak, potoak, neurriak, eta abar ez zaizkie hain arrotz egiten, eta bertsotarako geroz eta erraztasun handiagoa nabari zaie.

Horrelako etorriarekin, Astigarragako berriak bertsotan kontatzeko ahalegina egin dute. Hona hemen, beraz, kronika, bertsotan:
Lagun asko etortzen
da urrutitikan,
ta gustura dabiltza
gure herritikan,
mozkor asko aurkitzen
Astiarratikan,
Sagardo ona dago
sagardotegitan.

Ermita oso goian
ere egon arren,
motxila hartu eta
gora joan ginen,
natura handia da
esaten dugu ozen,
Murgia parkea da
politena hemen.

Sagardo etxea dugu
gertu hemen bertan,
lan asko egiten dute
taldetxo horretan,
zuhaitz asko dituzte
malda ederretan
gauza asko ditugu
museo honetan.
Arantzazuko Ama ikastetxeko 5. maila

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena