euskaraz.net
Kontsumo arduratsua

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Kontsumo arduratsua

Donostia auzoka

Neurriak hartu behar kutsadurak jan ez gaitzan
Bigarren hiruhilabeteko honetan Agenda 21 egitasmoan murgilduta dago gure ikastetxea. Maila guztietan hainbat gai lantzen ari dira helburu honekin: kontsumismoaz jabetzea.
Era honetan jarraitzen badugu, zaborrak irentsiko gaitu, eta, era berean, ditugun baliabide guztiak xahutuko ditugu.

5. mailakook merkataritzaguneetan zenbat erosten eta xahutzen dugun ikusiko dugu (denda txikietan erosteko ohitura galtzen ari da) eta, bestalde, herri txiroetan eguneroko otordua egiteko zenbat behar duten konparatuko dugu. Astigarragako Udala Kolonbiako Aruhaco herriarekin senidetuta dagoenez, hemengo eta hango bizimoduak alderatuko ditugu.

Egitasmo hau bukatzeko, jostailu erabilgarrien azoka egingo dugu eta bertan ateratako dirua Kolonbiako herriari laguntzeko erabiliko dugu. Horrela, bide batez, gure bizimoduaren erritmo azkar bezain xahutzaileaz jabetzeko balio beharko luke.

6. mailakoek, bestalde, garai bateko jolasak eta gaur egungoak konparatuko dituzte: harrapaketa, ziba, gordeketa, toka, eta abar. Ezer gutxirekin nola jolasten ziren ikusteko parada izan daiteke.

Arantzazuko Ama ikastetxeko 5. maila


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena