euskaraz.net
Ikasleak idazle

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Ikasleak idazle

Ikasleak idazle



Agenda
Agenda gure eguneroko gosaria bezalakoa
Ikasketa orduetan erabiltzekoa
Etxean apalean ahaztutakoa
Etxeko lanak idaztekoak
Nota txarrak azaltzekoak
Elkarrekin dugun harremana ezinbestekoa
Nire gauzak ezkutatzekoa
Gertakizunak adieraztekoa
Urtero erosi beharrekoa
Urtebetetzeak gogoratzekoa
Horretarako zaitut, agenda maitea.

Ainara G. eta Natalia A.


Play Station
Play Station, etxeko lagunik onena
Jokoan sartzen zarenean
Kentzen zaizu pena
Eta... dena.
Jokatzean ondo pasatzen duzu
Eta kezkak kentzen dizkidazu
Zu bai zu
Zurekin eta lagunekin jolasterakoan
Ez nauzu lokartzen
Ez nauzu aspertzen
Zu bai zu
Zu puskatzerakoan
Negar egiten dut lokartzerakoan
Zu bai zu
Zure jokoengatik dirurik gabe gelditzen naiz
Eta, gainera, erosten ditut maiz.
Zu bai zu
Zu bai zu
Eta beti zu.

Ander E., Ander G. eta Jonathan


Boligrafoa
Ene boligrafo maitea
Zu gabe ezin naiz bizi
Zu behar zaitut
Jendeak nire lana nahi duelako ikusi
Zu zara idazteko behar dudan bakarra
Polita eta leiala
Zu gabe nire liburua
Ezin gorde apalean
Tinta bukatzean
Jarriko dizut berria
Nire eguneroko lanekin
Leiala eta garbia

Iratxe eta Itsaso


Arbela
Lauki handia eta zuzena
Idazteko eta ariketak zuzentzeko
Polita eta berdea
Klarion batekin idazteko
Borradorea ezabatzeko.
Leuna eta markoa inguruan
Arbela, zer egingo lukete irakasleek zu gabe?
Hasi garbi egunez
Bukatu zikin arratsaldez.
Zu gabe ezin izango genituzke ariketak zuzendu
Zu gabe irakasleak ezin izango luke azaldu.
Beraz, zu eta paperaren artean zu aukeratzen zaitut.
Nola ulertuko genituzke mugagabearen arauak?
Nola ulertuko genituzke geometria ariketak?
Nola zuzenduko genituzke ekuazioak?
Arbelik gabe, eskola ez da ezer

Thalia, Leire P. eta Ainhoa F..



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena