Erreportajea
|
Uraren kontsumoa
|
|
|
Euskal Herrian 1989an izan zen ezagutzen dugun lehorterik gogorrena. Bilbon eguneko ordu jakin batzuetan bakarrik heltzen zen ura etxeetara. Aurten ere oso udazken lehorra izan dugu, eta ondoren egindako euria eta elurra ez dira nahikoa izan.
|
Klima aldatzen ari da, adituek diotenez, gero eta edateko ur gutxiago dago, eta ura gero eta gai preziatuago bihurtzen ari da munduan. Gainera, ozono geruzako zuloak, kutsadurak eta naturari egiten zaizkion erasoek badute euri eskasiarekin zerikusia.
Gure ustez, onartu behar dugu erruaren zati bat geurea dela, uraren kontsumo axolagabeak arazoa handitzen duelako. Horregatik, nork bere etxean, uraren kontsumo arduratsua egin dezan, hainbat neurri hartzea proposatu nahi dizuegu:
1. Bainatu beharrean, dutxa erabili. Bainatzeko askoz ere ur gehiago erabili behar da eta.
2. Ez garbitu maizegi arropa. Zikina ez badago, nahikoa da kanpora ateratzea.
3. Ez bota komunetik tanpoiak, eskuzapi higienikoak, fardelak edo preserbatiboak, ur hodiak ataska ditzakete eta.
4. Komunak dituen ontziak eta ura kontsumitzen duten etxe-tresna elektrikoak (adibidez, arropa garbigailua eta ontzi garbigailua) aldatu behar dituzunean kontsumo gutxikoak hautatu.
5. Komuna erabiltzen duzunean, ur kontsumo txikiko botoia sakatu. Litro asko aurrezten da horrela.
6. Hortzak edota eskuak garbitu bitartean, iturria itxi, bestela ura alferrik xahutzen da eta.
Ez ahaztu, denon esku dago, zure esku dago.
Intxaurrondo Hegoa
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|