Kirolak
|
|
30 urte aerobik egiten
|
|
Gaur egun, gero eta famatuagoa da aerobika. Ia kiroldegi guztietan irakasten da, eta gazteen artean arrakasta handia du. Oinarrizko aerobiketik abiatuta, modalitate asko sortu dira. Gaur egun Donostiako kiroldegietan horietako hainbat modalitate hauek aurki ditzakegu
|
Kardio Funka, Afro Aerobika, Stepa, Yogaerobika edo haurdunentzako aerobika, besteak beste, egin daitezke gaur egun Donostiako kiroldegietan. Hauen nondik norakoak azalduko dizkizuegu.
Kardio funka
Aerobikaren teknikez gain, funky, rap, hip-hop, street jam eta abarretako mugimenduak eta musikak erabiltzen dira. Hainbat dantza moderno erabiltzen dira aerobikeko saioei bizitasuna emateko.
Afro aerobika
Afrikako kulturan oinarritutako dantza brasildarretako mugimenduak erabiltzen dira: sanba, kapoeira, sanba-reggae, eta abar.
Step
Hainbat altueratako kaxa-plataforma batera igo eta jaitsiz egiten da eta hanketako giharrak eta gerrialdea lantzeko mota berezia da.
Yogaerobika
Kasu honetan, mugimendu lasaiak, arnasketa ariketak eta luzaketa erritmikoen nahasketak dira protagonista. Aurretik aipatutako aldaeren guztiz kontrakoa izango litzateke.
Haurdunentzako aerobika
Haurdun dauden emakumeek ere aerobika egin dezakete, eta beraientzat egokitutakoa intentsitate txikikoa izaten da. Kasu honetan erditzeko garrantzitsuak izango diren gihar multzoak lantzen dituzte, une erabakigarri horietan emakumearen gorputza ahalik eta ondoen prestatuta egon dadin.
Kirol hauek guztiak oso osasuntsuak dira eta gazteentzat oso egokiak. Edozein mota aukeratuta ere mailaketak aurkituko ditugu, hau da, intentsitatearen araberako mailak antolatzen dira. Esate baterako, Pio Barojako kiroldegian maila hauek daude:
Aerobik gaztea: 14 eta 20 bitarteko gazteentzako aerobika.
Aerobik intentsiboa: intentsitate eta zailtasun handiagoko aerobika.
Aerobik motela: aerobik klasikoak baino intentsitate txikiagoa nahi dutenentzako saioak. Normalean, pertsona helduentzako izaten dira.
Kirol honek azken urteetan izan duen bilakaera ikusita, esan daiteke iraultza bat izan dela, hainbat adin eta egoeratako jendearen beharrei erantzuten asmatu baitu.
Alejandra Arrospide eta Adriana de la Hoz
|
|
Materiala
|
Step-a: igotzen eta jaisten ibiltzeko plataforma.
Gomak: metro bateko luzera du eta elastikoa da. Oinetan jartzen da, eta hankak luzatzeko balio du.
Koltxonetak: Lurreko ariketak egiteko.
Makila: egurrezko makila bat da eta flexioak egiten ari zarenean oreka ez galtzeko balio du.
Bigarren makila: makila pisutsua da. Ez da erabiltzen dantzatzeko edo oreka ez galtzeko, txinga modura baizik.
Pesak: oso pisutsuak dira, eta besoak indartzeko erabiltzen dira. Batzuetan koreografia bat egiteko ere pesak erabil daitezke.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|