euskaraz.net
DVDak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  DVDak

DVDak

Clerks II

1994an egundoko arrakasta lortu zuen Kevin Smith gazteak "Clerks" izeneko bere lehen pelikularekin, eta pelikula hura gazte askoren film kuttuna bihurtu zen. Hamabi urte beranduago, pertsonaia horiek egoera berrian jarri ditu zuzendariak, denda txikia utzi eta "fast food"-aren negozioan hasiko dira Dante eta Randal. Dagoeneko DVDan ikus daiteke. Gaurkotasuna eman dio zuzendariak filmari.

Spider-Man II

Spider-Manen beste abentura interesgarri bat. Peter Parker gaztea unibertsitate ikaslea da, eta egunkari batetarako ere argazkiak egiten ditu. Kopetilun dabil azken aldian, Mary Jane ederra beste gazte batekin irteten hasi baita. Hori guztia gutxi balitz bezala, Ocmiddleus doktoreak Spider-Man hil nahi du. Akzioa, umorea eta efektu berezi ikusgarriak nahasten ditu Sam Raimi zuzendariak film entretenigarri honetan.

Harry Potter y el caliz de fuego

Sasoi gordina bizitzen ari da Harry Potter aztia. Bere amesgaiztoak are eta lazgarriagoak dira, eta orbainak inoiz baino min gehiago egiten dio. Magia eskolen arteko txapelketa gogor batean parte hartu beharko du Poterrek. Lehia puri-purian dela, Hogwartsen hilketa bat gertatuko da. Horrek, Harry Potter urduri jarriko du. Txapelketa bukatzear dela, Lord Voldemorten mehatxuak urratuko du Harry Potterren bihotza. Besteak beste, Miranda Richardson, Brendan Gleeson eta Ralph Fiennes azaltzen dira pelikulan. Abenturazko pelikula entretenigarria da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena