euskaraz.net
Liburuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Liburuak

Irakurritakoak

Portobelloko argazkia

Idazlea: Vicente Muñoz
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal

Sonia 16 urteko neska bat da, eta anorexiak jota dago. Ondorioz, gaixotasuna sendatzeko espezializatutako ospitale batean sartuko dute. Bertan hainbat hilabete egin eta gero, Soniak bere aitarekin bidaia bat egingo du. Bidaia horretan, indio bat agertuko da Soniaren bizitzan eta hortik aurrera, berari buruzko informazioa aurkitzen saiatuko da: non bizi den, nora joan zen, norekin bizi zen, noiz hil zen... Hori guztia jakin ondoren, haren hilobia aurkitu nahiko du Soniak.

Zer gertatuko da hemendik aurrera? Aurkituko ote du indioaren hilobia? Nork lagunduko dio?

Hau guztia eta gehiago jakin nahi baduzu, liburua irakurri beharko zenuke. Nire ustez, oso liburu interesgarria da eta asko gustatu zait, bereziki, gaur egungo gaixotasun bati buruz hitz egiten duelako.

Virginia Irigoyen



Oraindik badira piratak

Heriotzaren itsasertzean


Idazlea: Consuelo Jiménez de Cisneros.
Argitaletxea: Ibaizabal.
Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola

Hektorrek, espero ez arren, Galizian opor dibertigarriak pasatzen ditu. Hektor mutil lotsatia da bihotzeko kontuetan, baina liburuan pirata eta altxor ezkutuen katramila batean nahastuko da, eta benetan ausarta dela erakutsiko du. Karolina lehengusina laguntzaile izango du, eta bera ere lotsati samarra da...

Niri interesgarria iruditu zait liburua. Bihotzeko gauzak, beldurrarekin eta abenturekin nahasten ditu. Gomendatzeko modukoa da. Erraza da irakurtzen, eta ez du zailtasunik ulertzeko eta jarraitzeko. Gainera poliki-poliki historian sartzen zaitu. Zati bat irakurtzen baduzu, jarraitzeko gogoa izango duzu.

Amaia Vidal



“Misterioa Pirinioetan”

Argitaletxea: Aizkorri
Idazlea: Josu Lartategi

Euskal Herriko paisaia ederrenak eta handienak ikus ditzakegu Pirinioetan. Gure lagunek ere hori pentsatzen dute, eta Bilbo hiritik Iratiko basora joatea erabaki dute. Hango leku eta txoko ezkutuak ezagutu nahi dituzte. Aitor, Leire eta Julen bilbotarrak primeran dabiltza, poz-pozik, leku politean, dena da ederra eta lasaia... baina nahikoa da gertaera beldurgarri bat paradisua infernu bihurtzeko. Hiru lagunen bidaia erromantikoa bat-batean mundu izugarrian sartu eta amesgaizto artean ibiliko gara.

Zer gertatuko da? Bizirik aterako ote dira?

Amaiera ezagutu nahi baduzue, irakurri misteriozko eleberri hau!

Anima zaitezte, nik gustukoa izan dut eta!

Carolina Gomez



“Kale gorrian”

Idazlea: Robert Swindells
Argitaletxea: Izu taupadak

Robert Swindellsek bizitzaren alderik gogorrenetarikoa erakusten digu liburu honekin. Link hiriko gazte arrunta baino ez da, baina bere aitaordearekin dituen eguneroko iskanbilen eraginez, etxetik ihes egiten du. Bere ihesean, Londresera iritsiko da ilusioz beterik, baina kaleko bizitzaren alde latzenak jasan beharko ditu. Misterioz beteriko abentura honetan sekretu bat baino gehiagoren aurka jardun beharko du.

Kale gorrian liburuak gure munduaren egia azaltzen digu, inoiz egin ez den bezala. Oso erraza da irakurtzeko eta oso entretenigarria. Anima zaitez!

Ainara Martin


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena