euskaraz.net
Iritziak: Atzerritarrak euskal taldeetan?

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Iritziak: Atzerritarrak euskal taldeetan?

Iritzi-miritziak

Atzerritarrak euskal taldeetan?
Euskal talde gehienetan atzerritarrak daude. Goi mailako euskal taldeen artean Athletic da atzerritarrik gabeko talde bakarra. Beste euskal taldeek ondo ikusten dute atzerritarrak fitxatzea. Gai honi buruz iritzi ezberdin asko daude; batzuek taldeak euskal jokalariz osatuta egotea nahi dute, eta beste batzuek, aldiz, atzerritarrak beharrezkoak direla uste dute.

Munduko talderik onenek jokalari atzerritarrak fitxatzen dituzte. Beraz, ez da txarra izango. Bertako jokalariek egin ezin dutena egiteko fitxatzen dira atzerritarrak. Gaur egungo futbolean, taldeek maila handikoak izan behar dute,eta, horretarako, leku askotan bilatu behar da. Gainera, futbola kirola da, eta berdin du jokalariak nondik ekarri; garrantzitsuena talde lehiakorra osatzea da.

Hala ere, etxeko jokalariak oso garrantzitsuak dira, eta euskal taldeek etxeko jokalariak izan behar dituzte oinarri. Beheko mailetan beti egoten dira jokalari onak lehen taldean jokatzeko prest. Gainera, etxeko jokalariak kanpokoak baino gehiago saiatzen dira. Atzerritarrek ez dute etxekoek bezainbeste gogo jartzen.

Argi dago eztabaida honek jarraitu egingo duela eta iritzi ezberdin asko egongo direla.

Nire ustez, etxeko jokalariei aukera eman

Ibon Matxain


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena