euskaraz.net
Amaran ere Korrika 15

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Amaran ere Korrika 15



Donostia auzoka

Amaran ere Korrika
Lehenengo Korrika 1980an egin zen, Euskal Herria Oņatitik Bilbora zeharkatuz, eta ordutik euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. 14 Korrika eta 26 urte igaro dira lehenengo aldiz antolatu zenez geroztik. Aurten ere, 10 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatu du berriro ere Korrikak. 2.356 km baino gehiago egin ditu, euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun, gelditu gabe.600.000tik gora lagunek parte hartu dute aurreko Korriketan.

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da Korrika. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

15. Korrika Amaratik ere pasatu da. Martxoaren 24an Amaran adin guztietako jendea elkartu zen eta denek euskararen alde egin zuten korrika. Amaratik 18:30etan pasatzekoa zen, baina ordu erdiko atzerapenarekin iritsi zen Loiola aldetik. Jendetzak 19:00ak arte itxaron behar izan zuen, baina horrek ez zuen jendeari etsiarazi. Anoeta eta Madril hiribidetik igaro zen, Easo plazara iritsi arte.

Goizean, 12:30ak aldera, suhiltzaileek Korrikarekin lotuta prestaturiko erakustaldi bikaina egin zuten (haur bat baino gehiago, suhiltzaileek blai eginda, ederki gozatuta itzuli zen etxera). Korrikaren aldeko bazkariak ere egin dituzte Ilunkin eta Ikasbiden.

Jon Ander Martinez de Antoņana eta Iņaki Errekalde

Euskara bultzatzeko modu polita da
Korrikan parte hartu duen Peņaflorida ikastetxeko ikasle bati egin diogu elkarrizketa. Hara zer dion Martin Olaberriak:
Zergatik atera zinen Korrikan?

Euskararen alde nagoelako eta euskara bultzatzeko modu polit bat dela pentsatzen dudalako. Gainera, zenbat eta jende gehiago atera, orduan eta hobe.

Ba al dakizu zein helburu dituen Euskal Herrian zehar 2.000 km korrika egiteak?

Jendea euskara sustatzeko elkarlanean aritzea. Eta nik horretan lagundu nahi dut.

Atera al zara beste noizbait Korrikan?

Bai, noski, 2005ean ere atera nintzen, baina askoz metro gutxiago egin nituen. Aurten, aldiz, banekien nondik pasatzen zen, eta 30 minutuz jarraian korrika egin dut.

Ondo antolatuta dagoela uste al duzu?

Bai, antolaketa aldetik ondo dagoela uste dut, nahiz eta jende asko atera den. Hurrengo aldian espero dut aurten bezala izatea. Asko gustatu zait.

Zure ama hizkuntza euskara al da?

Nola ez ba, txiki txikitatik hitz egin izan dut, eta etxean ere beti euskaraz mintzatu izan gara.

Zure ustetan, Korrikari esker, euskara Euskal Herrian gehiago zabaltzen ari al da?

Nire uste apalean, euskara oso hizkuntza ederra da eta denok zaindu behar dugu. Beraz, ideia benetan miresgarria iruditzen zait Korrika Euskal Herri osotik pasatzea. Euskara zabaltzen ari da Euskal Herrian.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena