Auzoka txiki: Elkarrizketa
|
Martin Unzurrunzaga suhiltzailea
|
Unzurrunzaga suhiltzaileari elkarrizketa egin diogu
|
|
Sute gehienak sukaldeetan izaten dira
|
Suhiltzaileen lana suteak itzaltzea bakarrik alda?
Ez, gauza gehiago egiten ditugu.
Inoiz erori al zaizu kaskoa?
Bai, erori zait.
Kaskoak buruan molestatzen al du?
Ez, gainera beharrezkoak dira, babestu egiten baikaituzte.
Suhiltzaileen lana zaila da?
Batzuetan bai, kasuen arabera. Oso desberdina da baso bateko sua itzaltzea edo etxe bateko sukaldeko sua itzaltzea.
Normalean non gertatzen dira sute gehien?
Etxeko sukaldeetan,gehienbat.
Gipuzkoatik kanpo lan egiten al duzue?
Bai, laguntza eskatzen badigute, bai. Adibidez, aurreko udaran Galizian egon nintzen baso suteak itzaltzen. Hendaiako suhiltzaileekin ere harreman handia daukagu.
Urtean zehar gutxi gorabehera zenbat sute izaten dira?
Gure lantokian 100 bat, baina oro har ez dira oso larriak izaten.
Gustukoa duzu zure lana?
Bai, oso gustukoa.
Suhiltzailea izan nahi zenuen txikitatik?
Ba, ez, mekanikaria izan nahi nuen.
Zenbat urterekin hasi zinen lanean?
23 urterekin hasi nintzen.
Zein izan da zure erreskaterik arriskutsuena?
Nik gogoratzen dudan erreskaterik larriena kamoi baten istripua izan zen. Kamioia errekara erori zen, eta gidaria kamioi barruan larri zaurituta zegoen. Oso zaila izan zen hura erreskatatzea.
Erreskaterik ez duzuenean, zer egiten duzue?
Gimnasioan entrenatu, kamioiak prestatu, materiala errebisatu, eta abar.
Zein ordutegi duzue?
Txandaka egiten dugu lan. Astean zehar 8 orduko errelebotan, eta asteburuetan 24 ordukotan.
Eskoletan simulazioak antolatzen laguntzen al duzue?
Ez, horretarako badago arduradun bat.
Mahukak zenbat neurtzen du?
Normalean erabiltzen dugunak 20 metro neurtzen du. Luzeagoak nahi izanez gero, bata bestearen atzean jartzen ditugu.
Zein kamioi mota erabiltzen dituzue suteetarako?
Suteetarako kamioi desberdinak erabiltzen ditugu. Adibidez, etxe batera joan behar badugu, kamioian eskailera eramaten dugu, eta herri baten barrura joan behar badugu, urez betetako kamioiak.
Zerez eginda dago zuen trajea?
Trajea Nomex izeneko materialaz eta eskularruak Kevlar izeneko materialaz.
Taldean zenbat zarete?
Zarauzko suhiltzaile zerbitzuan hiru.
Kamioian zenbat pertsona sartzen dira?
Gehienez hiru.
Asko ikasi behar al da suhiltzaile izateko?
Bai, asko ikasi behar da.
|
|
Intxaurrondo Hegoa, 4. maila
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|