Ekologia
|
Ozono-geruza
|
|
|
Ozonoa oxigenoaren konposatu bat da. Eguzki izpiek atmosferan oxigenoarekin topo
egiten dutenean eratzen da ozonoa. Ozono-geruza estratosfera osoan dago, lurrazaletik 15-50 km-ko altitude tartean, eta 20-30 km-ko altitude tartean du kontzentraziorik handiena. Babes funtzioa egiten du; ener-gia handiko erradiazio ultramoreak xurgatzen ditu geruza honek. Erradiazio horiek guztiak lurrera iritsiko balira, ondorio kaltegarri nabarmenak eragingo lituzkete. Erradiazio horien ondori-z belzten zaigu azala, baina erradiazio ultramore handiegia jasotzeak kalte nabariak eragin diezazkieke landare eta animaliei, baita pertsonei ere.
|
|
Ozonojaleak
Eguzkitik babesteko, Lurrak gasezko itzalkina du: atmosfera. Horrek babestu egiten du eguzkitiko erradiazio arriskutsuetatik, baina, zoritxarrez, atmosferaren deskonposizioa aldatzen ari da, gizakiaren jardueraren eraginez.
Atmosferaren zati bat, ozono-geruza, arriskuan dago guk erabiltzen ditugun elementu kimikoen ondorioz. Errudun nagusiak CFCak (klorofluorokarbonoak) dira. Ehun urte baino gehiago iraun dezakete atmosferan, eta poliki-poliki mugitzen dira ozono-geruzan barrena. Desegiten direnean, elementu kimiko horiek ozono-geruza hondatzen dute.
Ozonojaleen jatorria
Ozonojaleak iturri desberdinetatik etor daitezke. Etxeetan erabiltzen ditugun aerosolek eta hain ezagunak diren sprayek, esaterako, CFCa-k dituzte. Bilgarri gisa baliatzen diren apar sintetikoak ekoizteko ere erabiltzen dira. Hozkailuetan, eta aire egokitu mota batzuetan, autoetan erabiltzen direnetan, batez ere, CFCek tenperatura baxua mantentzeko hozgarri gisa balio dute.
Ozono-geruza kaltetzen duten gasen iturri dira hainbat lantegi ere. Aerosolak eratzen dituzten lantegiek CFCak isurtzen dituzte atmosferara. Disolbatzaile batzuk ere CFCz eginak daude, eta egunero erabiltzen ditugun produktuen osagaietan txertatuta
daude: tipex-ean, margoetan eta itsasgarrietan, besteak beste.
Ozono-geruzako zuloa
Ozonojaleak oso arriskutsuak dira geruzarentzako. Ondorioak erakuste aldera, adibide batzuk azalduko ditugu.
Urtero, garai zehatz batzuetan, geruzako ozono-mailak izugarri jaisten dira. Geruzan bada oso dentsitate txikiko gune bat; zulo baten modukoa da. Antartikako udaberrian, gure udazkenean, gune batzuetan ozonoaren % 40 desagertzen da. Zulo hori Ipar Amerika bezain handia eta Everest bezain altua edo sakona omen da.
Eginiko ikerketek Antartikako ozono-mailak urtetik urtera aldatzen direla frogatu dute, baina azken urteotan zuloa ohi baino azkarrago handitzen ari dela ikusten da. Zientzialariek zuloa dagoen lekuko atmosferatik frogak hartu eta ozonoa suntsitzen duten elementu kimiko ugari aurkitu dituzte. Horiexek dira zuloaren eragile nagusiak.
Etorkizunean gerta daitekeena
Ozono-geruzak izpi ultramore asko xurgatzen ditu. Gizakioi izpi ultramore gehiago iritsiko balitzaizkigu, azaleko minbizia eta begietako gaixotasunak (kataratak, esaterako) pairatzeko arrisku handiagoa izango genuke. Gainera, izpi ultramoreen areagotzeak ez liguke guri bakarrik eragingo, lurreko bizidun orori baizik: landareei, zuhaitzei, planktonari, etab. Elikatzeko lehengaiak ekoizten dituztenentzat ere arrisku handia ekarriko luke, eta, beraz, munduko elika gaien ekoizpena ere arriskuan jarriko litzateke.
Alternatiba bila
Ozono-geruza desegitea saihestu behar dugu. Bada CFCak ordezkatzeko modurik; adibidez, mota horretako sprayen ordez, ingurumena kutsatzen ez duten langargailuak erabil ditzakegu. Halakorik gabe ere ekoitz daitezke apar sintetikoak eta material isolatzaileak.
Ondorioa
Hori guztia kontuan hartuta, munduan eta gure inguruan zer egin daitekeen galdetzen diogu gure buruari. Egia da zientzialariak eta politikariak pauso txiki batzuk ematen ari direla, baina ez ote gabiltza beranduegi? Zer nolako mundua utziko diegu hurrengo belaunaldiei?
Adibide modura, hona hemen mundu mailan eginiko urrats garrantzitsuenetako bat: 1987ko irailean, hainbat herrialdek Montrealeko Protokoloa sinatu zuten. Bertan, hamar urteko epean CFC ekoizpena erdira murriztea ezarri zuten helburu gisa. Antza denez, ordea, usta baino larriagoa da egoera.
Zientzialariek etengabe aurkitzen dituzte ozonojaleak, eta, beren esanetan, ozono-gerusa mantentzekotan, erabat eten beharko dugu CFCen erabilera. Gure esku dago.
Irai Perez, Maialen Chanlo eta Axel Montañes
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|