euskaraz.net
Denbora-pasak 2

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Denbora-pasak 2

Denbora-pasak

Asmakizunak asmakizun
Donostiako Urtxintxa Aisialdi taldeak igarkizun lehiaketa antolatu zuen iazko urtearen bukaera aldera.- Aitor ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleok bertan parte hartzera animatu ginen, eta hura poza 6. mailakoak irabazle suertatu ginela esan zigutenean!

Gabonak baino lehen bidali genituen igarkizunak eta oporretatik bueltan Olentzerok sekulako opari ederra zeukan gorderik gure ikastolan: lehenengo ez ezik bigarrena ere irabazi genuen.

Asmakizunak asmatzen aritutako lehenengo aldia zenez, ez genekien nondik nora jo. Taldeka hasi ginen lanean irakasleak emandako ideien inguruan. Eta sortutakoak arbelan idatzi ondoren denon artean hobekuntzak zuzenketak egin genituen. Honela, hamabi asmakizun atera zitzaizkigun.

Hona hemen asmakizun irabazlea:

Berdea da nire kolorea eta negua nire urtaroa.
Tunel bikoitza da nire bizilekua.
Txikitan nirekin jolasten duzue, handitan ez hainbeste.

Sinadura: Aitor ikastola








Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena