euskaraz.net
Albiste laburrak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Albiste laburrak

Albiste laburrak

Kubako pertsonarik zaharrenak 122 urte bete ditu
Kubako Granma egunkari ofizialak argitaratu duenaren arabera, egun badira herri horretan ehun urte beteak dituzten 800 lagun baino gehiago. Denetan zaharrena 122 urte beteak dituen emakume bat da. Maiatza bukaeran kongresu bat egingo dute, eta bertan bildu nahi dituzte ehun urteko 800 pertsona horiek. Ikustekoa izango da!


Txirrindulari indiar batek trenak baino azkarrago egin ditu 140 kilometro
Vinod Punamiyak, Indiako 50 urteko txirrindulariak, 22 minutuko aldea atera dio tren bati Pune eta Mumbal hirien arteko (140 km) etapan. Txirrindulariak bi ordu eta 10 minutu behar izan ditu, eta orduko 120 km-ko abiadura hartzen duen trena garaitu du, trenak geldiuneak egiten baititu. Aurrez ere irabazten saiatu izan da Vinod, baina orain arte beti trena baino bizpahiru minutu beranduago iritsi izan da.


Munduko gizonik altuena ezkondu da
Bao Xishun txinatarra, munduko gizonik altuena, ezkondu egin da. Berak 2,36 m neurtzen ditu eta emazteak 1,68 m. Iaz, emaztea aurkitzeko kanpaina egin zuen Baok hedabideetan, bere tamainak bikotekidea aurkitzeko sortzen zion arazoarekin nazkatuta. Hogei emakumek erantzun zioten bere deiari, eta denen artean Xia Shuijian aukeratu zuen erraldoiak. Bao senarraren ukondoetara iristen den Xia.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena