euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Horoskopoa

Horoskopoa

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Eguzki asko egiten badu, hoberena izango da kalera ateratzea arropa freskoarekin eta izozki handi bat hartzea
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Bero honekin ez gastatu zure kantinplorako ura zure ur pistola betetzen, gero egarriz itoko zara.
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Nonbait sua ikusten baduzu suhiltzaileei abisatu, itzal dezaten. Zu ez saiatu itzaltzen.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
MP3 aparailuko bolumena jaits ezazu, zure osasunak eta belarriek eskertuko dizute.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Beroketa globala dela eta, oso arriskutsua da hondartzara joatea. Hobe duzu beste toki batera joatea garai honetan. Bestela egosteko arriskuan duzu.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Espainiatik kanpora joaten bazara, ez ahaztu pasaportea eta hegazkin txartela, oso garrantzitsuak baitira. Bidai on!
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Kontuz praka eta kamiseta motza jartzea erabakitzen baduzu. Aldaketa klimatiko honekin ez dakigu zer eguraldi egingo duen.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Hondartzara joan aurretik bazkaldu egin baduzu, ez ahaztu digestioa egitea, eta dena den uretara pixkanaka-pixkanaka sartu.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Hondartzara joaten bazara, kontuz marmoka, anemona, xabiroi eta abarrekin, pozoitsuak dira.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Hondartzara joaten bazara, ez ahaztu bainu jantzia ezta toaila ere, bestela ezin izango zara bainatu.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18) Hau da zure bizitzako etaparik errazena. Gurasoei kasu egin, eta zer ondo zauden ikusiko duzu.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Hondartzara bazoaz, hartu eguzkitako krema eta zure gorputzetik bana ezazu. 60 babesetik gorakoa izan dadila, ez erretzeko.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena