Iritzi-miritziak
|
Komunikazioa edonon?
|
|
Ikasturte bukaera aldean egiten diren txango horietako bat egin genuen. Guretzat pozgarria izan zen, beti eskertzen baitugu klasetik ateratzea. Irakasleei, berriz, ez genien hain erraz antzeman pozik zeuden ala ez. Ia erabat bete genuen autobusa: berrogei lagun, berrogei MP3, berrogei eskuko telefono eta DVD film bat autobuseko telebistan. Jende asko ginen, baina ez zen gure hizketa-hots handirik; noizean behin irakasle batek azalpenen batzuk eman zizkigun, baina, gainerakoan, ez genuen askorik hitz egin. Musika eta abar elkar trukatzeko baino ez ginen komunikatu.
Gaur egun ez da komunikatzeko arazorik. Gai horri buruz hasi ginen hizketan tarte librea genuen bitartean, hiriko lorategi batean neska bat ikusi genuenean; Interneten zebilen, agian, Wifi bidez lagunekin hizketan, lanean edo lagunen argazkiak ikusten. Inguruan jendea bazebilen arren, bera bakarrik zegoen. Nahikoa zuen bere ordenagailuarekin.
Erraztasun guztiak ditugu elkarrekin komunikatzeko eta, hala ere, geroz eta bakartiago ibiltzen gara. Behar bezala erabiltzen al ditugu teknologia berriak? Askotan, txangoa egiterakoan autobusean gertatu zen bezala, bakoitzak bere MP3a edo dena delakoa hartu eta isolatu egiten gara.
Altza BHIko Batxilergoko ikasleak
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|