euskaraz.net
Inkesta: Aste Nagusia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Inkesta: Aste Nagusia

Iritzi-miritziak

Aste Nagusirako plana
Zer egingo duzu Aste Nagusian?
Uda heltzear dugu, eta eguraldi beroak oporretan pentsarazten digunez, oso aproposa iruditu zaigu Aste Nagusirako gure planak kontatzea. Hortaz, ikasle hauei Aste Nagusian zer egingo duten galdetu diegu. Denetarik erantzun digute. Gehienak gauez aterako dira, batzuk Bataplaneko galara joango dira, beste batzuk, aldiz, txosnetara joango dira, eta beste batzuk egunean zehar, hondartzara eta bestelako lekuetara joatekotan dira. Hona hemen haien iritziak eta erantzunak:


Sergio Hernanz Clara Ortega
Udan eguraldi ona egiten duenez, hondartzara joango naiz nire lagunekin. Normalki, egun osoa pasatzen dugu hondartzan. Gabarroietara joaten gara igeri eginez, lasterketak egiten ditugu eta batzuetan irabazten dut. Gauean, ziur asko, lagunekin aterako naiz, su artifizialak ikustera, buelta bat ematera eta ondo pasatzera. Gauetan atera nahi nuke. Normalean, gurasoekin joaten naiz suak ikustera eta gero familiarekin izozki bat jatera, baina aurten, lehengo urtean bezala, nire lagunekin geratu nahi nuke. Pasealeku Berrira joaten gara, hor kontzertuak eta barrakak egoten dira eta. Aurten Bataplanera joango gara. Ea zer moduz pasatzen dugun!


Marta Ispizua Monica Diez
Hemen egongo naiz, nire lagunekin elkartu eta ondo pasatzeko. Egunez hondartzara joaten gara. Gauean, su artifizialak ikusten ditugu. Gero, barrakak eta txosnak ere izaten dira, eta, oso ondo pasatzen dugu. Aurten, lehengo aldiz, Bataplan diskotekan egiten den galara joateko asmoa dugu. Arratsaldean hondartzara edo arropa erostera joango naiz. Gero, lagunekin Telepizzara edo ogitarteko bat jatera joango naiz. Suak kusi eta gero Pasealeku Berrira joango gara. Espero dut beste urteetan baino beranduxeago itzultzea etxera, ea gurasoek uzten didaten.


Jon Ortells Ane Gastesi
Egunez hondartzara joatea da planik onena. Gauean, lagunekin aterako naiz barraketara. Hilaren 14an, 02:00etan, Bataplaneko galara joango gara. Han asko dantzatuko dugu, 08:00ak arte. Ahal izanez gero, neskaren bat ezagutuko dut, eta gosaltzera joango gara lagunekin. Oso dibertigarria izango da! Uda izaten da eta jende mordoa etortzen da kanpotik. Jarduera asko egiten dira. Pasealeku Berrian barrakak eta txosnak jartzen dituzte, eta gauetan kontzertuak izaten dira. Ni, normalean, egunero ateratzen naiz nire lagunekin eta primeran pasatzen dugu! Aurten Bataplaneko galara joateko asmoa dugu. Ez nuke inolaz ere aste hori galduko. Asko gustatzen zait!


Iņigo Bengoa Cristina Rekarte
Eguraldi ona egingo duenez, hondartzara joango naiz egunero nire lagunekin. Barraketan ere ibiliko naiz. Ahal izanez gero, guztietan! Va Benera joango naiz afaltzera. Gauean berriz ere barraketara joango naiz, baina hara joan baino lehen su artifizialak ikusiko ditut eta zezensuzkoen aurrean korrika egingo dut. Ordu bi eta erdietan etxera bueltatuko naiz. Gutxi gorabehera hori egingo dut egun horietan. Udako asterik onena da niretzat, eta horregatik, hemen geratuko naiz. Jende asko ezagutzeko aukera izaten da, eta lagunekin oso ongi pasatzen dugu. Gainera, bero handia egiten du. Aurten, lehenengo aldiz, Bataplaneko galara joango gara, eta pozik gaude.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena