euskaraz.net
Epsilon Euskadi

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Epsilon Euskadi

Kirolak

Epsilon Euskadi
Zer da Epsilon Euskadi?

Epsilon Euskadi automobilen goi-mailako talde garrantzitsuenetarikoa da. Epsilon Euskadin aritzen dira mundu guztiko goi mailako ingenieroek, jarleku bakarreko ibilgailu leihakorrena lortzeko, eta Epsilon Euskadik betidanik izan du Formula 1eko teknologia erreferentzia nagusitzat. Epsilon Euskadiren helburuak aurrez ikusita lortzeko oso zailak dirudite, baina buru-belarri ekiten diote, eta horregatik dira mundu osoan famatu. Epsilon Euskadin ikasitako pilotu batzuk ditugu gaur egun Formula 1ean eta Formula 3000n. Honen adierazle garrantzitsuenetako bat Robert Kubika poloniarra dugu, gaur egun BWM-Sauber taldekoa.


Non dago Epsilon Euskadi?

Epsilon Euskadik egoitza nagusia Azkoitian du, Urola bailaran. Epsilonek eta Mondragon Unibertsitateak, 2003. urtean sortu zenetik, elkarrekin egiten dute lan urtero-urtero, beti kotxe lehiakorrena lortzeko. Joaquin Villadelprat, automobilismoko aditu Kataluniarra Epsilon Euskadiko presidentea dugu. “Behin gidari eta teknikariak ditugunean, gai izango gara gure kabuz kotxeak fabrikatzeko. Nire lehentasuna da Le Manseko 24 orduak eskuratzeko gai izango den kotxe bat diseinatzea, eta horregatik egunsentitik gauera arte ekiten diogu lanari.”


Joan Villadelprat, Epsilon Euskadiko presidentea

Joan Villadelpratek Formula 1ean erreferente bihurtu da, bere 33 urtetako eskarmentuagatik. Gaur egun, Formula 1ean garaipen gehien lortzen dituzten taldeetan egin du lan: McLaren, Ferrari, Benetton F1... Esatari gisa ere egiten du lan TVE, Cataluña Radio, Car & Driver, Diario Sport, El País eta Tele 5en.

Davide Valsecchi

Davide Valsecchi Italiarra Epsilon Euskadin dabil lasterka 2005etik. 19 urte ditu, eta 13 urte zituela hasi zen Italian lasterketetan parte hartzen. Oso iaioa denez, 2000. urtean bigarren postua lortu zuen Italian 60cc zilindradan.

Renault Formulara 2004an salto egin zuen, eta 13. postuan bukatu zuen Itali ako txapelketan.

San Patricio


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena